«Alde Zaharra (Iruñea)»: berrikuspenen arteko aldeak

 
[[1063|1063an]] jada [[judutegi]] bat zegoela jakin zen. [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso VI.a Jakituna]] erregeak, [[1154|1154an]], pribilegio bat eman zion [[Erromatar Eliza Katolikoa|Elizari]], [[Iruñea|Iruñean]] eta beste toki batzuetan juduak onar zitzan baimenduz, eta bere mesedetan geratu ziren bizileku berriek sortzen zituzten diru-sarrerak. [[1276|1276ko]] [[Nabarreriako Gerra]] odoltsuan, [[Nabarreria|Nabarreriarekin]] batera suntsitua izan zen, [[1320|1320tik]] aurrera berreraiki zen arte. [[Karlos II.a Burusoila|Karlos II.a Burusoilak]] [[1324|1324an]] emandako [[Nabarreria]] Birpopulatzeko Gutunean, erregeak beretzat gordetako eskubideen artean, bertan judutegi bat izatea zegoen. [[Judu|Juduak]] [[Nafarroako Erresuma|Nafarroatik]] kanporatzea [[1498|1498an]] dekretatu zuten [[Joanes III.a Nafarroakoa]] eta [[Katalina I.a Nafarroakoa|Katalina I. Nafarroakoa]] erregeek, eta berehala Judutegi auzoaren izena aldatu eta ''Auzo Berria'' jarri zioten. [[XVI. mendea|XVI. mendearen]] erdialdean, izen hau ''Judutegiko erruarekin'' txandakatzen zen, egungo [[Merced kalea (Iruñea)|Merced kalea]] zena. Antzinako Judutegia kanpoaldera irekitzen zuten bi atariak ageri dira: ''Ibaiko Atea'', zeinaren kokapena bat datorren artzapezpiku-jauregiaren izkinarekin, zeinak Barbazanaren erronda ematen baitu eta Garci-Marra errotara zeraman bidearen hasiera baitzen, gaur egun [[Kaparrotsuko errota]] bezala ezagutzen dena, baita [[Judu|Juduen]] hilerria ere, hiriko kanpoko harresietatik kanpo kokatua, baratzeetarantz. Beste ataria, ''Iturri Zaharrekoa'' bezala ezagutzen zen, eta egungo [[Merced kalea (Iruñea)|Merced kalearen]] edo Judutegiko antzinako erruaren amaieran zegoen. Izena [[Labrit pilotalekua|Labrit pilotalekutik]] gertu zegoen iturri batetik zetorkion.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=Badakizu non zegoen Iruñeko Judutegia?|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=es|data=2018-02-19|url=https://sociedadcivilnavarra.com/sabes-donde-se-localizaba-la-juderia-pamplona/|aldizkaria=Sociedad Civil Navarra|sartze-data=2020-11-20}}</ref>
[[Fitxategi:IruñaAncientBurgs.JPG|thumb|[[Iruñeko burguak|Iruñeko burguen]] lotura-puntua]]
 
=== Batasun Pribilegioa ===
15.964

edits