«Alde Zaharra (Iruñea)»: berrikuspenen arteko aldeak

|}
|}
== Garraioa ==
=== Autobusa ===
{{Nagusia|Eskualdeko Hiri Garraioa (Iruñerria)}}Auzo honetan [[Eskualdeko Hiri Garraioa (Iruñerria)|Eskualdeko Hiri Garraioaren]] 9 linea daude:{{EHG/Taula/Auzoa|auzoa=Nabarreria|e1=3|e2=5|e3=6|e4=11|e5=14|e6=21|g1=N3|g2=N7|g3=N8}}
 
=== OndareaBizikleta ===
{{Nagusia|Iruñeko Bidegorrien sarea}}Bizikletek galtzada erabiltzen dute, autoek eta oinezkoek bezala, azken horiek kale guztiak oinezkoentzat jarrita dauden auzo batean baitute lehentasuna.
 
=== Aparkalekua ===
{{Nagusia|Iruñeko Aparkaldi Mugatu eta Kontrolatu aldea}}Kale guztiak oinezkoentzat egokituta daudenez, debekatuta dago bertan aparkatzea. Gainera, [[Iruñeko Udala|Iruñeko Udalak]] kudeatutako sarbide-kontrol automatikoko sistema baten bidez baimendutako ibilgailuek baino ezin dute zirkulatu.
 
== Monumentu eta leku interesgarriak ==
[[Fitxategi:Catedral de Pamplona.jpg|thumb|250px|[[Iruñeko katedrala|Iruñeko Andra Maria Errealaren katedrala]]]]
[[Fitxategi:Pamplona - San Cernin o San Saturnino, exterior 04.jpg|thumb|371x371px|[[San Zernin eliza]]]]
Iruñeko Alde Zaharreko monumentu eta eraikin garrantzitsuenak honakoak dira:
 
* '''[[Iruñeko katedrala|Iruñeko Andra Maria Errealaren katedrala]]''' : [[Arkitektura gotikoa|Gotiko]] estilokoa da ([[1387]] –[[1525]] ). Sei ataldun hiru [[habearte|nabez]] eta [[deanbulatorio|girola]] batez inguratutako [[abside]] poligonal batez osatua dago. Aurrealde [[arkitektura neoklasikoa|neoklasikoa]] du, [[Ventura Rodríguez]] arkitektoaren lana ([[1783]] ). [[Donejakue bidea|Donejakue Bideko]] lehenbiziko erromesen ezagutu zuten katedrala [[arkitektura erromaniko|erromanikoa]] zen, baina [[koru]]a erori ondoren, [[Karlos II.a Nafarroakoa|Karlos III.a Nobleak]] eraikin guztia garai hartan nagusi zen estiloan zaharberritzea erabaki zuen.
:Barnealdean, Karlos III.a Noblea bera eta bere emazte [[Leonor Trastamarakoa]]ren mausoleo bikaina dago ([[Jean Lomme de Tournai]]ren lana, [[1416]]), [[errezel]]pean dauden bi irudi jesarriez eta 28 iruditxo erregutzailez osatua, guztia [[polikromia]] eta [[metal]]ezko xehetasunekin apaindurik.
:[[Klaustro|Klaustro gotikoa]], [[gotiko (argipena)|gotiko]] estiloaren maisu lana da ([[XIV. mendea|XIV]]-[[XV. mendea]]). Zulodun trazeriazko arku laukoitz dotoreak ditu. Hainbat kapera eta '''[[Iruñeko Elizbarrutiko Museoa]]'''.
 
* '''[[Iruñeko Udala|Iruñeko udaletxea]]''' : [[XVIII. mende]]ko aurrealde [[barrokoa]] du. Lehenbiziko udaletxea [[Batasun Pribilegioa]]ren bidez eraikia izan zen, honetan, [[Karlos III.a Nafarroakoa|Karlos III.a Nobleak]] [[Iruñeko burguak|Iruñeko burguen]] arteko borrokak ekidin eta alderdikeriaz jokatu zuela aipatu ez zezaten udaletxea inorena ez zen lursailetan eraiki zuelarik.
* '''[[Gazteluko plaza]]''' : [[Iruñea|Iruñeko]] erdialdean dago. Hiriko handienetakoa izanda, eta kokapen estrategikoarengatik, Iruñeko ekitaldi gehienak (manifestazioak, jaiak...) Gazteluko Plazan egiten dira. Izena [[Luis I.a Nafarroakoa|Luis I.aren]] garaian eraikitzen hasi zen gaztelutik datorkio.
* '''[[San Zernin eliza|San Saturnino edo San Zernin eliza]]''' : Hiriaren ebanjelizatzailearen izena darama. Hiriko elizen artean [[Donejakue bidea|Done Jakue Bideko]] usadio handiena duena da. [[XIII. mende]]koa da. Albo banatan [[dorre]] sendoak dituen [[gotorleku]] itxura du. Atariak [[Azken Epaia]]ren irudia duen tinpanoa du. Aurrealdean [[Santiago de Compostela|Donejakue]] eta haren oinetan dagoen haur erromes baten taila du. [[XVIII. mendea]]n eliza honetako antzinako klaustroaren lekuan Bideko Ama Birjinaren Kapera eraiki zen. [[Saturnino Tolosakoa]]ren taila bat du.
* '''[[San Nikolas eliza (Iruñea)|San Nikolas eliza]]''' : [[San Nikolas plaza (Iruñea)|San Nikolas plazan]] dago. [[Gotorleku]] [[gotiko (argipena)|gotiko]] itxura duen eliza da, arrosa-lehoia eta [[XV. mende]]ko [[dorre]] bat ditu. Mendeetan barna eraldaketa eta handitze ugari izan ditu.
* '''[[Iruñeko harresiak]]''' : Iruñeko Alde Zaharra ipar eta ekialdetik inguratzen duten [[harresi]]ak dira.
*[[Atari Berria|'''Atari Berria''']]: [[Gipuzkoa etorbidea (Iruñea)|Gipuzkoako etorbideko]] azpian ate bat. [[Iruñea|Iruñeko]] sarbide nagusia iparraldetik da.
* '''[[Frantziako atea|Frantziako atea edo Zumalakarregiren atea]]''' : [[Iruñea|Iruñeko]] hiri zaharreko ate nagusia.
* '''[[Zaldi Zuria (Iruñea)|Zaldi Zuriaren zokoa]]''' : [[Iruñeko harresiak|Iruñeko harresietan]] dagoen leku honetako ikuspegiak zoragarriak dira, bertatik [[Arrotxapea]] , [[Txantrea]] eta [[Sanduzelai]] auzoak ikus daitezkeelarik, eta, atzealdean berriz, [[Ezkaba (mendia)|Ezkaba]] mendia. Bertan jatetxe bat egoteaz gain, maiz, musika emanaldi eta ikuskizunen kokaleku izan ohi da.
* '''[[Nafarroako Kontuen Ganbera (egoitza)|Kontuen ganbera]]''' (Kontu Auzitegia): [[Florencio Ansoleaga kalea]]ren 10. zenbakian dago. [[XIV. mendea|XIV. mendeko]] eraikina da.
* '''[[Nafarroako errege-erreginen jauregia|Nafarroako Erregeen jauregia]]''' (gaur egun '''Nafarroako Artxibo Nagusia''' )
* '''[[San Fermin Aldapakoaren eliza]]''' : [[Maiatzaren Bia kalea (Iruñea)|Maiatzaren Bia kalean]] .
* '''[[Nafarroako museoa]]''' : [[Nafarroako Gobernua]]k [[1956]]an [[Iruñea]]n eraikitako [[museo]]a da, Alde Zaharreko Santo Domingo aldapan kokatuta. Bertan, [[Nafarroako historia]]ren gertakariak, artelan eta objektuak ikusgai daude. [[XVI. mendea|XVI. mendeko]] aurrealde eta kapera ditu.
* '''[[Navarro Tafallatarren jauregia]]''' : Zapateria kaleko [[rokoko|rococo]] estiloko jauregia. [[1752]]an Santiago ordenako zalduna eta Indietako merkataria zen On Juan Francisco Adán y Pérezek eraikitzea agindu zuen, gaur egun [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]] alderdiaren egoitza da.
* '''[[Goienetxe jauregia (Iruñea)|Goienetxe jauregia]]''' : [[Estafeta kalea]] eta [[Gazteluko plaza]]ren arteko Xabierko kalean dagoen [[XVIII. mendea|XVIII. mendeko]] jauregia da.
* '''[[Iruñeko Gotzain Jauregia]]''' : [[Iruñeko katedrala]]rekin parez-pare eta [[Iruñeko harresiak|Iruñeko harresien]] mendebaldeko pasabidea edo hormaren aldamenean dago. [[XVIII. mende]]ko [[jauregi]] [[barrokoa]] eta denbora luzez [[Iruñe eta Tuterako artxidiozesia|Iruñeko gotzainaren]] egoitza izan zen.
* '''[[Neptunoren iturria (Iruñea)|Neptunoren iturria]]''' : [[Kontseiluko plaza]]n dago. [[1788]]an [[Luis Paret y Alcázar|Luis Paretek]] diseinatu zuen, [[neoklasizismo|neoklasiko]] erakoa delarik. Garai batean [[Iruñeko Sanferminak|Sanfermin jaietan]] atzerritar edo ''giriak'' , normalean alkohola edo drogen efektupean, iturri honen goialdera igo eta beren buruak beheko jendartera bota ohi zituzten.
* '''[[Nabarreriako iturria]]''' : [[Nabarreria plaza]]n dago.
* '''[[Javier Zigaren jaiotetxea]]''' : [[Javier Ziga|Javier Ziga Etxandi]] (1877-1959) iruindar margolari eta politikariaren jaiotetxea da eta [[Nabarreria kalea]]ren 25. zenbakian dago.
* '''[[Ezpeleta jauregia]]''' : Aurrealde ikusgarria duen [[XVIII. mendea|XVIII. mendeko]] [[jauregi]] [[barrokoa]] . [[Kale Nagusia (Iruñea)|Kale Nagusian]] dago. Bere balkoietako batean [[1875]] . urtean [[Hirugarren Karlistaldia]]n [[San Kristobal gotorlekua|San Kristobal gotorlekutik]] tiro eginiriko bala ikus daiteke. Bere atzealdean arkupe areto ederra du.
* '''[[Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikoa (Iruñea)|Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikoa]]''' : [[1905]]an [[Julian Arteaga]]k eraikia, [[Kale Berria (Iruñea)|Kale Berria]] eta [[San Frantzisko plaza (Iruñea)|San Frantzisko plazaren]] artean dafo.
* '''[[Kondestablearen jauregia]]''' : [[Kale Nagusia (Iruñea)|Kale Nagusia]] eta [[Jarauta kalea]]ren arteko elkargunean dagoen [[XVI. mendea|XVI. mendeko]] jauregia da.
* '''[[Gendulain jauregia]]''' : [[Kontseiluko plaza]]n dago.
* '''[[Iruña Kafetegia|Iruña kafetegia]]''' : [[Gazteluko plaza]]n dagoen [[kafetegi]] dotorea da. [[1888]]an [[Iruñea|iruindar]] talde batek sortu zuen, Iruñean elektrizitate argiztaketa izan zuen lehenbiziko edaritegi edo komertzio-etxea izan zelarik. [[Ernest Hemingway]] estatubatuar idazle ospetsua bertako ohiko bezeroa izateaz gain kafetegi hau mundu osoan zehar ospetsu bilakatu zuen.
* '''[[La Agrícola eraikina]]''' : Gaur egun [[Iruñeko liburutegia]]ren egoitza. [[San Frantzisko plaza (Iruñea)|San Frantzisko plazan]] dago eta [[1910]]an [[Francisco Urkola]] arkitektoak diseinatu eta eraiki zuen.
* '''[[Redin eta Kruzat jauregia]]''' : [[XVIII. mendea]]n eraikitako jauregia, [[Kale Nagusia (Iruñea)|Kale Nagusiaren]] 31. zenbakian dago.
* '''[[Rozalejoko markesaren jauregia]]''' : [[Nabarreria kalea]]n dagoen XVIII. mendeko jauretxe barrokoa.
* '''[[San Lorentzo eliza (Iruñea)|San Lorentzo eliza]]''' : [[XIV. mende]]ko eliza da, bertan [[Fermin Amienskoa|San Ferminen]] kapera eta irudia daude.
* '''[[Santo Domingoko merkatua]]''' : [[Iruñeko Udala|Iruñeko udaletxearen]] atzealdean dagoen udal-merkatua da. [[1876]]an lehenbizikoz ireki zen.
* '''[[Santo Domingo eliza (Iruñea)|Santo Domingoko eliza]]''' : [[XVI. mende]]ko eliza da. [[Santo Domingoko aldapa]]ren alboan dagoen Done Jakue plazan dago, [[Santo Domingoko merkatua]]ren alboan eta [[Iruñeko Udala|Iruñeko udaletxearen]] atzealdean.
* '''[[San Agustin eliza (Iruñea)|San Agustin eliza]]''' : [[San Agustin kalea (Iruñea)|San Agustin kalean]] dagoen [[XVI. mende]]ko eliza da, bertan, [[1523]]an [[Garcilaso de la Vega]] olerkaria [[San Jakueren ordena|Done Jakueren Zaldun]] izendatu zuten.
* '''[[San Martin Tourskoaren kapera (Iruñea)|San Martin Tourskoaren kapera]]''' : [[1317]]an eraikia, [[Caldereria kalea (Iruñea)|Caldereria kalean]] dago.
* '''[[San Filipe Neri kapera (Iruñea)|San Filipe Neri kapera]]''' : [[XVIII. mendea|XVIII. mendeko]] portada [[barroko]] ederra du eta [[Florencio Ansoleaga kalea]]n dago.
* '''[[Vessollako markesaren jauregia]]''' : [[Takonera plaza]] eta [[Kale Berria (Iruñea)|Kale Berriaren]] arteko izkinan dago.
 
== Plazak ==
15.964

edits