«Ezkonsari»: berrikuspenen arteko aldeak

726 bytes added ,  Duela 2 urte
t
geh
t (Autoritate kontrola jartzea)
t (geh)
[[Fitxategi:Aussteuerschrank fcm.jpg|thumb|Alemaniar {{lang|de|''aussteuerschrank''}} zahar bat.]]
'''Ezkonsaria''' (edo '''dotea''') kultura askotan emaztegaiak edo haren familiak senargaiari eman beharreko dirua edo ondasunen multzoa da, [[Ezkontza|ezkondutakoan]] senarrak emaztearen kontu egiteko.
 
[[Gipuzkoa]]n ondarea seme edo alaba bakar bati transmititzea eskualdatzea funtsezkoa zenez, gainontzekoek "legitima" edo [[seniparte]] bat jasotzen zuten, askotan alabei dote edo ezkonsari moduan ematen zitzaiena.<ref>{{erreferentzia|aldizkaria=Euskonews|izenburua=Emakumeen eginkizunak Gipuzkoako oinordetza sisteman XVI-XVIII. mendeetan|izena= Oihane |abizena= Oliveri Korta|url=http://www.euskonews.com/0151zbk/gaia15101eu.html}}</ref> Euskal baserrietan, neska nerabea goiz hasten zen ezkonsaria prestatzen: [[Maindire|izarak]], mantak, mahai zapiak eta etxeko oihalezko beste hornigai batzuk.
 
Neska gaztea ordu luzetan aritzen zen lanean, baina beste emakumezko senitarteko batzuen laguntza izaten zuen, hala nola mojak, alargunak, ezkongabeak edo ahizpak. Oihal horiek ontzeko, [[Liho|lihoa]] eta [[Artile|artilea]] erabiltzen zen, Euskal Herrian ohikoak izaten ziren materialak. Laguntza horregatik, laguntzaileek diru ordain bat eskura zezaketen.
 
Lanordu luze horietan, emakumeek kantatu egiten zuten, baita ipuin, elezahar, igarkizun eta esaera zaharrak kontatu ere. Ondorioz, tradizioaren transmisiorako faktore garrantzitsua zen.
 
== Erreferentziak ==