Itzulpen ikasketak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Mekanografia akatsak
No edit summary
 
7. lerroa:
=== Diziplina akademikoa lortzeko eskaerak ===
 
Pedagogiaren arloan itzulpengintzari buruzko hainbat ikerketa egin ziren.Ikerketa horiek itzulpengintzak hizkuntzak ikasteko tresna gisa izan zezakeen erabileran oinarritu ziren. Literatura konparatiboaren barruan, 60ko hamarkadan, itzulpengintza tailerrak sustatu ziren Amerikako hainbat unibertsitatetan, hala nola Iowako eta [[Princetongo Unibertsitatea|Princetongo Unibertsitateetan]]. 1950eko eta 1960ko hamarkadetan hizkuntzalaritzara zuzendutako ikasketa sistematikoak sortzen hasi ziren. 1958. urtean [[Jean Paul Vinay]]<nowiki/>k eta Jean Darbelnetek frantsesaren eta ingelesaren arteko konparazio kontrastiboa egin zuten Quebecen. 1964an, Eugene Nidak Toward a Science of Translating argitaratu zuen, Bibliaren itzulpenetarako eskuliburu bat, Chomskyren gramatika sortzaileak eraginda. 1965ean, John “Ian” Catfordek itzulpengintzaren teoria bat mugarritu zuen hizkuntzalaritzaren ikuspegitik. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan, [[Jiří Levý]] akademiko txekiarrek Anton Popovič eta František Miko akademiko esloveniarrekin batera, itzulpengintza literarioaren estilistiken inguruan ikerketak egin zituzten. Itzulpengintza literarioaren ikerketarako lehenengo pauso horiek [[James S. Holmes|James Holmes]]<nowiki/>en artikuluan batu ziren, 1972. urtean Copenhagueko Hizkuntzalaritza Aplikatuaren Nazioarteko Hirugarren BatzarreabBatzarrean. “The Name and Nature of Translation Studies” artikuluan, Holmesek diziplina alderatu bat indartzeko beharra aipatu zuen eta alorreko sailkapen bat proposatu zuen. 1995. urtean, [[Gideon Toury]]<nowiki/>k, Holmesen proposamenaren “mapa” bisuala aurkeztu zuen bere liburuan, “Descriptive Translation Studies and Beyond”.
 
=== Itzulpen ikasketen “boom-a” ===