Odol-transfusio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aditz bat
t 80.35.249.42 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Aosbot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
2. lerroa:
'''Odol-transfusioa''' pertsona baten [[odol]]a beste batengan sarraraztea da.
 
Lehenbiziko transfusioak [[XVII. mendea]]n egin baziren ere, [[odol talde]]en arteko elkartezintasuna arautzen duten legeak ezagutzen ez zirenez, bertan behera utzi behar izan ziren, gaixoak hil egiten baitziren. [[XX. mendea]]ren hasieran, [[Karl Landsteiner]] austriarrak [[odol talde]]ak eta haiek elkartzeko legeak aurkitu zituenean, berriz egiten hasi ziren, emaitza hobeekin. Gaur egun, ohiko bihurtu da transfusioa eta, gehienetan, odol talde eta [[Rh faktorea|Rh]] bereko pertsonen artean egiten da. Badira, hala ere, edozein taldetako odola jaso dezaketen pertsonak (AB odol taldekoak, hartzaile unibertsalak) eta, orobat, edozein taldetakoei eman diezaieketenak (0 taldekoak, emaile unibertsalak).
 
Odol-transfusioak hainbat egoeratan eta gaixotasunetan burutzen dira. Trauma baten ondorioz odol-galera handia gertatzen denean, adibidez. Baita ebakuntza eta kirurgiaren ondorioz odol asko galtzen denean ere. Gaixotasun hematologiko larri batzuek ([[anemia]] latza, [[tronbopenia]], [[leukopenia]], [[hemofilia]], [[leuzemia]]...) transfusioa eskatzen dute sarritan. Garai batean transfusioak odol guztiarekin egiten ziren baina gaur egun ohikoa da odolaren osagaiak besterik ez erabiltzea (gaixo bakoitzak behar dituenak).
 
Odol-transfusioak egin aurretik emailearen odola analizatu behar da [[bakterio]] eta [[birus]] [[patogeno]]ak ez dituela ziurtatu ahal izateko. Aspaldian zorigaiztoko gaitzak harrapatzen ziren transfusioak burutu ondoren ([[HIES]]a, [[C hepatitis]]a, [[malaria]]...), odolaren analisiak murritzak zirelako eta, ondorioz, odolaren aukeraketa prozesua okerra zelako. Egun, aldiz, analisiak oso zorrotzak dira eta [[AEB]]etan odol-transfusioaren ondorioz [[gaixotasun infekzioso]] bat harrapatzeko probabilitatea 1/1,9<sup>5</sup> besterik ez da. <ref> Torpy, Janet M. (6-10-2004, Jama Patient Page. American Medical Association. Vol. 292. Nº 13. </ref> KAKA HUTZA DA, AITORTISHA VASHE CARISHO
 
Odolaren emaileek pertsona helduak eta osasuntsuak izan behar dute beti, eta ez dira inongo gaitz infekziosoren eramaileak izango. Herrialde gehienetan boluntarioak dira, ez baitago onartua odolaren truke dirua kobratzea.