Euskal Herriko klima: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
Adibidez, [[Altsasu]]n eta [[Biarritz]]en:
[[Fitxategi:Euskal_Herriko_mapa_klimatikoa.png‎|300px|eskuinera]]
[[Euskal Herria]]k, nahiz eta lurralde txikia izan, [[klima]] dibertsitate handia du.
 
== Euskal Herriko kliman eragina duten faktoreak ==
 
3 elementu nagusik dute eragina Euskal Herriko kliman:
* Itsasoaren hurbiltasun/urruntasuna
* Erliebea (edo altitudea)
* Latitudea
 
=== Itsasoaren hurbiltasun/urruntasuna ===
 
[[Fitxategi:Golfstream.jpg|350px|thumb|'''Golkoko korrontea''' Atlantiko iparrean.]]
Itsasoak tenperaturei dagokienez, badu ezaugarri garrantzitsu bat, bere ahalmen termoerregulatzailea. Urak inertzia termiko handiagoa dauka lurrak baino, hau da, urari gehiago kostatzen zaio berotzea baina baita hoztea ere. Horregatik, itsasotik gertu dauden tokietan tenperaturak ez dira izaten muturrekoak, hau da, udak zein neguak epelak direla esan daiteke. Itsasotik urrundu ahala, berriz, ahalmen termoerregulatzaile hori gutxitu egiten da, tenperaturak muturrekoagoak bihurtzen dira.
 
Gainera, [[Euskal Herria]]n eta [[Europa]]ko mendebaldean, [[itsaso]]aren hurbiltasunak beste faktore bat gehitzen die ezaugarri klimatikoei: [[Golkoko itsaslasterra]]ren eragina. [[Itsaslaster]] bero hori Mexikoko golkoan sortzen da eta [[Ozeano Atlantikoa|Ozeano Atlantiko]] osoa zeharkatu ondoren, [[Europa]] mendebaldeko kostara heltzen da. Itsas korronte horrek eragin oso garrantzitsua dauka [[Europa]]ko mendebaldeko kliman, tenperaturak asko leuntzen baititu. Esaterako, [[Euskal Herria]] [[New York]]en [[latitude]] antzekoan dagoela esan dezakegu, baina gure neguak [[New York]]ekoak baino epelagoak dira, itsas-korronte horri esker.
 
=== Erliebea ===
 
Erliebea ere faktore garrantzitsua da kliman. Honek, batez ere prezipitazioen banaketa baldintzatzen du. Euskal Herria, lurralde menditsua izanik faktore honek garrantzi handia du prezipitazioen banaketan. Mendi garaienak lurraldearen erdialdean daude ekialdetik mendebaldera, hau da, Euskal Herria bi zatitan banatzen du Kantauri isurialdea eta mediterranear isurialdea. Honela ipar eta ipar-mendebaldeko haizearekin prezipitazioak Kantauri isurialdean izaten dira batez ere, hegoaldean aldiz eguraldi idorragoa eta epelagoa. Hego eta hego-mendebaldeko haizearekin kontrako egoera izaten dugu. Fenomeno hau [[Foehn efektu]] izenaz da ezaguna.
 
[[Fitxategi:Foehn-Fonh_corrected2.png‎|erdian]]
 
Erliebeak tenperaturan ere badu eragina, altuerarekin batez beste tenperaturak 0,6 °C jaisten direlako 100 m-ko.
 
Erliebe egiturek mikroklimak eratzen dituzte, haranetan esaterako behe lainoaren formazioa ahalbidetzen du.
 
=== Latitudea ===
 
Euskal Herria 42º eta 43º 50' bitarteko ipar [[latitude]]an dago, hau da, [[Lurra]]ren eremu epelean. Lurraren inklinazioak eta gauden latitudeak hainbat urtaro izatea ahalbidetzen du. Neguan, eguzki izpiak zeharka iristen dira; udan, aldiz, goitik behera zuzenean.
 
== Euskal Herriko klima motak ==
 
[[Köppen klima sailkapena|Köppen-en sailkapenaren]] arabera 3 klima mota eta trantsizio klimatiko eremu bat bereiztu daiteke
Euskal Herrian.
 
=== Klima ozeanikoa (Cfb) ===
 
Köppen-en sailkapenaren arabera, klima honen ezaugarri garrantzitsuenak hauek dira:
 
* C: Klima epela. Bere hilabete hotzeneko batez besteko tenperatura 18 °C eta 0 °C artekoa da eta hilabete beroenekoa 10 °C baino altuagoa. Prezipitazioak lurruntzen den ura baino gehigo dira. Klima honetan baso mesotermikoak aurkitzen dira.
* f: [[Prezipitazio (meteorologia)|Prezipitazioak]] erregularrak urte guztian zehar, beraz, ez dago aro lehorrik.
* b: Uda leunak, hau da, hilabete beroeneko batez besteko tenperatura 22 °C baino gutxiago da. Gainera, hileko batez besteko tenperaturak 10 °C baino gehiago dira, gutxienez 4 hilabetez.
 
==== Klima horren ezaugarriak, Euskal Herrian ====
 
'''Tenperatura:''' Klima honen ezaugarri nagusiena tenperaturaren ikuspuntutik bere leuntasuna da. Hilabete hotzenean batez besteko tenperatura 4 eta 9 °C artekoa izaten da, hilabete beroenekoa aldiz 18 eta 21 °C artekoa. Honela, urteko batez besteko tenperatura 11 eta 14 °C artekoa da. Hotzagoa ala beroagoa altitudea eta itsasoaren hurbiltasunaren araberakoa da.
Izotzari dagokionez, 0 °C neurtzen diren egunak ez dira asko izaten kostaldean, urtean 10 egun baino gutxiago. Barnealdeko haranetan eta batez ere Sakanan eta toki hozpelenetan 50 egun baino gehiago ere izaten dituzte (esaterako [[Altsasu]]k 52 egun).
 
[[Fitxategi:Klima_ozeanikoa.PNG|250px|thumb|'''Klima ozeanikoa''' Euskal Herrian.]]
 
'''Prezipitazioa:''' Parametro honen ezaugarri nagusia bere erregulartasuna da. Urtaro guztietan izaten dira prezipitazioak, eta ondorioz ez dago aro lehorrik. Klima ozeanikoa duten Euskal Herriko lurraldeetan 1000 mm-tik gora prezipitazio izaten dira urtean. Toki batzuetan askogatik gainditzen dira 1000mm horiek, esaterako [[Nafarroa]] eta [[Gipuzkoa]] arteko mugan. Zonalde hau da Euskal Herriko ingurune hezeena eta [[Artikutza]]n esaterako urtean batez beste 2500 mm prezipitazio batzen dira.
 
'''Berezitasun Klimatikoa:''' Enbata: [[Bizkaiko golkoa|Bizkaiko golkoko]] kostaldean gertatzen den bat-bateko itsasoko haize-bolada hotz eta gogorrari deitzen zaio. Haize mota hau bereziki udaberri eta udazken bitartean sortzen da.
{{sakontzeko|Enbata}}
 
Euskal Herrian, klima mota hori kantauriar isurialde osoan izaten da, bai eta Nafarroako Sakanan ere. Adibidez, [[Altsasu]]n eta [[Biarritz]]en: