Gaztainerre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dataren inguruko oharrak gehitu dira, erreferentziekin batera.
Juan San Martinen erreferentzia historikoak gehitu dira.
2. lerroa:
[[Fitxategi:Marraskiloak saltsan 0001.jpg|thumb|250px|''Marraskiloak saltsan'', Gaztainerreko ohiko platera Eibar eta inguruko herrietan.]]
 
'''Gaztainerre''', '''Gaztainerre eguna''', '''Gaztain Jate''' edo '''Gaztañerre eguna''' [[Euskal Herria]]n [[udazken]] eta [[negu]] aldean egin ohi den ospakizuna da, bereziki [[Eibar|Eibarren]] eta inguruko herrietan. Gaztainerre egunak ez dauka data zehatzik. Astelehenez ospatzen da, [[Hilen Eguna|Arimen Egunaren]] osteko bigarren astelehenean<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Asier|abizena=Sarasua|izenburua=Noiz ospatzen dogu Gaztañerre eguna?|hizkuntza=eu|url=https://eibar.org/blogak/sarasua/noiz-ospatzen-dogu-gaztanerre-eguna|aldizkaria=Eibar.ORG {{!}} Eibarko peoria|sartze-data=2020-11-17}}</ref><ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Gaztaiñerre egun {{!}} Eibarko euskara|url=http://eibarko-euskara.eus/node/3196?ikuspegi=lerroka|aldizkaria=eibarko-euskara.eus|sartze-data=2020-11-17}}</ref>.
 
Familian eta lagunartean ospatu ohi da, gehienetan elkarte gastronomikoetan. Ohiko menua [[barraskilo]]ak eta [[Baratxuri-zopa|berakatz-zopa]] izan ohi da eta, nola ez, [[gaztaina]] erreak.
 
Ospakizunak balio sinboliko berezia du, antzina gaztaina neguko oinarrizko elikagaia zelako.
 
== Dataren inguruko eztabaida ==
Gaztainerre eguna ez denez azaroko egun zehatz jakin batean ospatzen, zalantzak sortu ohi dira ospakizuna noiz ote den. Ospakizun hau indartsuen dagoen herrian, Eibarren, adostasuna dago dataren inguruan eta ospakizuna Arimen egun osteko bigarren astelehenean izaten da. Horrelaxe jaso zuten [[Toribio Etxebarria|Toribio Etxebarriak]] eta [[Juan San Martin|Juan San Martinek]]<ref name=":0" />.
 
Etxebarriak garbi dakar bere hiztegian: "''Segundo lunes (después del día de Animas) del mes de noviembre''" (TE, 391)<ref name=":1" />.
 
San Martinek ere gauza bera dio ''Gogoz'' liburuan<ref>{{erreferentzia|izena=Juan|abizena=San Martin|urtea=1978|izenburua=Gogoz|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=76-77|ISBN=|hizkuntza=eu}}</ref>''.''<blockquote>Industriagintzak aurrera doazen neurrian galduaz doaz nekazaritzako ohiturak; baina, hala ere, badira gauza batzuk industria hirietan ere irautzen dutenak, eta hoietako bat dugu Gaztainerre eguna. Egun hau, Ermua, Eibar eta Plaentzian Arimen egunetik bigarren astelenean ospatzen da.
 
Urtetxoak dira Gaztaiñerre egun jatorrari buruzko zalantzak eta eztabaidak ezagutu nituela. Batzuen ustez Domunun Santu egunetik bigarren astelena behar zuen izan eta beste batzuen ustez arimen egunetik urrengo astelena, eta baita ere baziren Arimen egunetik hirugarren astelena zala ustea zutenak ere. Jan-edan zaleentzat hain da egun ona, baziren astelen bietan behar zela esaten zutenetarik ere, eta Guruzeta korresponsalarentzat, duda hoiek kontuan harturik, azaroko astelen guzietan ospatu behar zen. Iritziak iritzi, Arimen egunetik bigarren astelenean ospatzen da.
 
Egun honetan, aintzina familiak etxean ospatzen zuten, inoiz familia bat baino gehiago bilduaz; baina aspaldiko urteetan lagunarteko afari-meriendak izaten dira. Afari-merienda hoiek herriko tabernetan edo inguruko hauzoetako bentetan egiten dira. Afari hau goizago xamar hasten da eta lehenbiziko eta plato nagusitzat marrazkilloak saltsan, txorizo erria (batzuetan bakaillaua kazuelan edo potajia ere izaten da, baina oso gutxitan), baina azkenez gaztaiña erreak. Eta hemendik datorkio izena. Afari-merienda alaia, afalondoko mahi inguru luzez, ipuiak, kantak, zirikadak... eta dantza. Urte batzuetan Astelena frontoian ere antolatu zen dantza, baina erori zen. Gehienetan lagun artean ospatzen den jaia da, eta oraintsura arte gizonezkoak soilik ospatzen zuten.</blockquote>
 
== Gaztainerre Eguna beste kulturetan ==
 
[[Katalunia]]n ''castanyada'' direlakoak ospatzen dira; [[Okzitania]]n, berriz, ''castanhada'' du izena. [[Asturiasko Printzerria|Asturiasen]] ''Maguestu'' eta [[Galizia]]n ''Magosto'' deitzen zaio ospakizunari. [[Salamanca]]n ''calvotada'' deritzo ''calvotes'' edo gaztain erreak jateko ohiturari. [[Málaga]]n ''el tostón'' eta ''la tostaná'' izenak hartzen ditu; [[Hierro|El Hierron]] ''hacer tafeñas'' deritzo.<ref>{{es}} {{Erreferentzia|izenburua=Castañas|abizena1=Agirre Sorondo|izena1=Antxon|egile1-lotura=Antxon Agirre|url=http://www.euskonews.com/0553zbk/gaia55304es.html}}</ref>
|izena1=Antxon
|abizena1=Agirre Sorondo
| egile1-lotura=Antxon Agirre
|izenburua=Castañas
|url=http://www.euskonews.com/0553zbk/gaia55304es.html}}</ref>
 
== Oharrak ==