«Kreditu-txartel»: berrikuspenen arteko aldeak

3.315 bytes added ,  Duela 5 hilabete
Ezaugarriak
(Ezaugarriak)
 
[[Ralph Schneider]]<nowiki/>rek eta [[Frank McNamara]]<nowiki/>k, [[Diners Club]]<nowiki/>eko sortzaileek, [[1950]]<nowiki/>ean zabaldu zuten bezeroek merkatari ezberdinekin txartel bera erabiltzearen kontzeptua. Diners Club-ak lehen zordunketa txartela ekoiztu zuen eta kontu osoa kontu egoera bakoitzarekin ordaintzeko eskatu zuen. Horren ondoren etorri ziren Carte Blanche eta, [[1958]]<nowiki/>an, [[American Express]], kreditu-txartelen mundu mailako sare bat sortu zuena (hasiera batean, kargu-txartelak ziren, geroago kreditu-txartelaren ezaugarriak hartu zituztenak).
 
== Ezaugarriak ==
Kreditu-txartel gehienen tamaina 85,60 bider 53,98 milimetrokoa da, eta izkinak biribilduta daude, 2,88-3,48 milimetroko erradioarekin, ISO/CEI 7810 ID-1 arauaren arabera, kutxazain automatikoko txartelen eta bestelako ordainketa-txartelen tamainaren arabera, hala nola, zordunketa-txartelena<ref>{{Erreferentzia|abizena=14:00-17:00|izenburua=ISO/IEC 7810:2003|hizkuntza=en|url=https://www.iso.org/cms/render/live/en/sites/isoorg/contents/data/standard/03/14/31432.html|aldizkaria=ISO|sartze-data=2020-11-17}}</ref>.
 
=== Txartel zenbakia ===
Kreditu-txartelek ISO/CEI 7812 zenbaki-araua betetzen duten inprimatutako edo erliebedun banku-txartelaren zenbakia dute. Txartelaren zenbakiaren aurrizkiak, Bankuko Identifikazio Zenbakia (industrian BIN bezala ezagutzen dena), kreditu-txartelaren zenbakia zein bankuri dagokion zehazten du. MasterCard eta Visa txartelen lehen sei digituak dira<ref>{{Erreferentzia|izena=Julia|abizena=Kagan|izenburua=The Value of Bank Identification Numbers|hizkuntza=en|url=https://www.investopedia.com/terms/b/bank-identification-number.asp|aldizkaria=Investopedia|sartze-data=2020-11-17}}</ref>. Hurrengo bederatzi digituak kontu indibidualaren zenbakia dira, eta azken digitua baliozkotasuna egiaztatzeko kodea da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=EMV Standards & History {{!}} Reduce Card Fraud {{!}} Mastercard|url=https://www.mastercard.ca/en-ca/merchants/safety-security/emv-chip.html|aldizkaria=www.mastercard.ca|sartze-data=2020-11-17}}</ref>.
 
Kreditu-txartelaren zenbaki nagusiaz gain, kreditu-txartelek jaulkipen eta iraungitze-datak ere badituzte, baita kode gehigarriak ere, hala nola jaulkipen-zenbakiak eta segurtasun-kodeak. Kreditu-txartel guztiek ez dituzte kode gehigarrien multzo berberak, eta ez dute digitu kopuru bera erabiltzen<ref>{{Erreferentzia|izena=Jaime|abizena=Dunaway|izenburua=Why Are Credit Card Numbers on the Back Now?|hizkuntza=en|data=2018-04-18|url=https://slate.com/business/2018/04/why-are-credit-card-numbers-on-the-back-of-the-card-now.html|aldizkaria=Slate Magazine|sartze-data=2020-11-17}}</ref>.
 
=== Teknologia ===
Tradizionala [[Banda magnetiko|banda magnetikoarena]] da. Hala ere, [[Txip|mikrotxipa]] duten kreditu-txartelena zabaltzen ari da. Teknologia hau [[Roland Moreno]]<nowiki/>k garatu zuen. Txartelean integratutako zirkuitu elektroniko batek egiten ditu haren erabilerari buruzko kontrol gehienak, eta segurtasun handiagoa eskaintzen die erabiltzaileari eta banku igorleari: mikrotxipak babes elektronikoko gailuak biltzen ditu, txartelaren urraketa edo haren informazioa baimenik gabe irakurtzea eragozten dutenak.
 
Azken teknologia [[Contactless|''contactless'']] da, kreditu-txartelak terminalera edo saltokiko terminalera hurbilduta soilik ordaintzea ahalbidetzen duena, identifikatzeko sartu beharrik gabe. Contactless teknologiak 20 €-tik beherako erosketak txartelarekin ordaintzeko aukera ematen du, sinadurarik edo PINik gabe, eta, horrela, saltokietan gauzak arinago eros daitezke. Kopuru horretatik gora PINa sartu behar izaten da, segurtasun arrazoiengatik<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Tarjeta contactless: Ventajas y Seguridad|hizkuntza=es|data=2019-07-24|url=https://www.tarjetas-online.net/blog/tarjetas-credito-contactless/|aldizkaria=Tarjetas de Crédito|sartze-data=2020-11-17}}</ref>.
 
== Erreferentziak ==
472

edits