Eguzki-sistemaren sorrera eta garapena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
10. lerroa:
 
=== Diferentziazio planetarioa ===
BakarrikUrtze-puntua dela eta, bakarrik metalak eta [[silikato]]ak egon zitezkeen era solidoan Eguzki-sistemaren barnealdean, Eguzkitik gertu. Material solido horiek sortuko zituzten, gerora, Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte. Elementu metalikoak lainoaren ehuneko txiki bat zirenez gero planeta hauek ezin izan zuten gehiago hazi. Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno Eguzkitik urrunago sortu ziren, [[Antzigar lerroa|izozte-lerroa]] pasata. Lerro hau Marte eta Jupiterren orbiten tartean dago eta izotza eratzen duten konposatuak egoera solidoan mantentzea posible den eremua adierazteko erabiltzen da. Izotz hauek eratzeko behar ziren molekulak ugariagoak ziren nebulosan eta, horregatik, planeta hauek nahiko hazteko aukera zuten, euren grabitate indarrarekin inguruan zuten hidrogeno eta helioa harrapatuz. Planetak sortu ez zituen materiak hainbat eraztun sortu zituen, asteroidez, zein izotzez (Kuiperren gerrikoa gisa). Eguzki-sistemaren mugan Oorten lainoa eratu zen. Planeten sorrera eta mugimenduen inguruko teoria interesgarria [[Nice eredua]]k eskaintzen du.
 
=== Eguzkia izar gisa ===