Jigme Dorji Wangchuck: berrikuspenen arteko aldeak

politikari bhutandarra
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «'''Jigme Dorji Wangchuck''' (Thruepang Jauregia, Trongsa, 1929ko maiatzaren 2a - Nairobi, 1972ko uztailaren 21a) hirugarren Bhutango Dragoi Errege...»
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
(Ez dago alderik)

13:04, 15 azaroa 2020ko berrikusketa

Jigme Dorji Wangchuck (Thruepang Jauregia, Trongsa, 1929ko maiatzaren 2a - Nairobi, 1972ko uztailaren 21a) hirugarren Bhutango Dragoi Erregea (Druk Gyalpo) izan zen.

Jigme Wangchuck erregearen eta Phuntsho Choden erreginaren semea izan zen. 1951n Kesang Chodenekin ezkonduta zen eta 1952an bere aitaren oinordekoa izan zen. Morrontza eta esklabutza ezeztatu zituen eta errefuxiatu tibetarrak hartu zituen. Bhutan modernizatzen hasi zen eta herrialdearen demokratizazioari ekin zion. 1972an Kenyan hil zen Suitzara medikuarengana zihoala. Jigme Singye Wangchuck semea izan zuen oinordeko.