Lankide:Aitzolete/Proba orria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
==Hamalau heriotzenak==
Hamalau heriotzena bertso-sorta ezaguna da. Jose Larrañaga Mendaroko semeak 1825eko urriaren 31n Etxebarriko Altzibar baserrian egin zuen hilketa hirukoitza dute ardatz bertsook. Familia bereko 3 lagun hil zituen: Miguel Galdos, 58 urtekoa; Katalina Gandiaga, 61 urtekoa; eta horien alaba Josefa Micaela, 31 urtekoa. Katalina ez zen berehala hil. Hilzorian zegoela kontatu zien inguruko baserrikoei zeinek egin zien eraso. Handik gutxira atxilotu zuten Larrañaga, Santanderren (Kantabria, Espainia). Bilboko kartzelan sartu, eta 1826ko ekainean hil zuten, garrotez. Kartzelan zegoela heriotza zigorraren zain, bertsolari bati enkarguz jarrarazitako bertso-sorta da, bere ibilera odoltsuaren berri ematen duena lehen pertsonan.
 
Jatorrizko bertsopaperak
 
Jesus Maria Leizaolak ''1808-1814 en la poesía popular vasca'' liburuan 1965ean egindako argitalpena zen orain artean ezagutzen zen idatzizko bertsio zaharrena; orduko ortografia garaira egokituta eta izenak ezkutatuta eman zuen argitara Leizaolak. Gero, 1983an, Joseba Lakarrak, Koldo Bigurik eta Blanca Urgellek jaso zuten aldaera hori ''Euskal baladak: antologia eta azterketa'' liburuan.
 
Julen Lekuonak kantatu eta grabatu egin zituen bertsoak, Xabier Lete eta Antton Valverderekin batera kaleratutako ''Bertso zaharrak'' diskoan (Herri Gogoa-Edigsa, 1974). Geroago, Morau kantariak egin zuen bere bertsioa, ''Amodio domestikoa'' diskoan (Gaztelupeko Hotsak, 2000).
 
 
Baina 2014an jatorrizko bertsopaperaren kopia aurkitu zuten Modesto eta Bertol Arrieta ikertzaileek, Euskaltzaindiaren liburutegian. Sorta 1826an inprimatu zen Tolosako (Gipuzkoa) "D. Juan Manuel la Lamaren Moldeteguian". Bertsopaper hori Louis Lucien Bonaparte printzeak jaso zuen eta Londresen zeukan liburutegi pertsonalean gordeta eduki zuen, bere alargunak Chicagoko Newberry Libraryri saldu zion arte (1900. urte inguruan). Gero, 1980. urte inguruan, Euskaltzaindiaren liburutegiak Bonapartek jasotako bertsopaperez osatutako mikrofilm bat erosi zuen, ikertzaileentzat eskuragarri egon zedin. Erref. berria
 
Ikus, pasarte honen berri, Juan Luis Zabalak Berrian argitaratutako artikuluan (2014-08-08).
 
 
Egiletza
 
Bertsoak lehen pertsonan idatziak daude eta bertan, Joxe Larrañagak bere testigantza ematen du, kartzelan, heriotza zigorraren zain dagoen artean. Baina bertsopaperak ez dakar bertsolariaren izenik. Larrañaga berak ez zituela idatzi onartua dago, enkarguz bertsolari bati agindutakoak direla edo, bestela, bertsolariren batek bere kabuz argitaratutakoak. Bertsopaperen egiletza ikerketagai da gaur egun.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Bertso sorta ezaguna da ''Hamalau heriotzena''. Jose Larrañaga izeneko Mendaroko (Gipuzkoa) semeak egindako hilketa lazgarriak ditu kontagai, lehen pertsonan.