Lionel Messi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
5 urrezko baloi irebazi berrin 6 irebazi dittula
No edit summary
2. lerroa:
| Ama = Celia María Cuccittini
}}
'''Lionel Andres Messi Cuccitini''', '''Leo Messi''' izen-deiturez ezagunagoa, ([[Rosario]], [[Argentina]], [[1987]]ko [[ekainaren 24]]a) [[futbolari]]a da, jaiotzatik duen Argentinako nazionalitateaz gainera Espainiakoa ere baduena. [[Rosario]]n jaio zen, Santa Fe hiritik hegoaldera.
 
Gaur egun Bartzelona taldeko futbolaria da, bai eta Argentinako selekziokoa ere. Futbol zelai barruan bere kokapen ohikoena aurrelariarena da. Inoizko futbolaririk onenetarikoa dugu. Sei urrezko baloi irabazi ditu, historiako edozein futbolari baino gehiago.
 
== Bizitza ==
 
Messik 5 urterekin hasi zuen bere futbol-ibilbidea, bere auzoko Grandoli futbol taldean, non bere aita entrenatzailea zen. Bi urte geroago Newell's Old Boysen bertan aritu zen 2000ra arte. Bere entrenatzaile Enrique Domínguezek txikitatik jokaldi harrigarriak egiten zituela esaten zuen, “bakarrik Maradonak egin litzakeenak".
 
11 urte zituenean [[River Plate]] talde ospetsuak ez zuen onartu jokalari bezala hormonetan problemak zituelako eta tratamendua oso garestia zelako, hain zuzen, 900 dolar hilero 3 urtean zehar. Lehenengo urte eta erdian bere aitaren enpresak laguntza eman zion familiari, baina geroago arazo ekonomikoak egon ziren. Orduan Kataluniara joatea erabaki zuen.
 
Mutikoak hamahiru urte zituenean Bartzelonako futbol taldera joan zen probak egitera. Carles Rexach zen garai arteko entrenatzailea. Proba horiek 15 egunetakoak ziren, baina Carles Rexachek lehenengo entrenamendua ikusi eta jokalari hori fitxatu egin behar zela esan zuen, eta horrela izan zen. Bartzelonak Leo Messiri bere lehenengo kontratu profesionala eskaini zion eta gainera bere tratamendu pertsonala ordainduko ziola agindu zuen.