Dervixe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
No edit summary
4. lerroa:
 
[[Iran]]en eta [[Turkia]]n horrela diote arabieraz [[fakir]] deituriko eskeko erlijiosoei. [[Maroko]]n edo [[Aljeria]]n, berriz, ''ijwān'' («anaiak») diete.<ref name="MacDonald_1"/> Edonola ere istorio folklorikoetan, dervixeek askotan [[naturaz gaindiko]] botereak dituzte eta [[mirari]]ak egiten dituzte.<ref>{{erreferentzia|abizena= Frederick |izena= William |izenburua= Hasluck Christianity and Islam Under the Sultans, Band 1|argitaletxea= Clarendon Press |urtea= 1929 |orrialdea=281}}</ref>
 
== Etimologia ==
Dervixe hitza, persierazko ''darvīsh'' hitzetik dator. Hitz hau ohikoa zen eskeko aszetikoak izendatzeko.
 
Hitz honek izaera ikaragaitza edo aszetikoa adierazteko ere balio du, hau da, ondasun materialekiko axolagabea den jarrera baterako.
 
== Historia ==
Ezagutzen den lehen tariqa [[Qadiriyya]] izenekoa da, 1166an sortua eta 'Abd al-Qádir al-Yilanik sortua. Dervixe asko dira pobrezia-botoa hartu duten eskeko aszetak, [[Mullah|mullahak]] ez bezala. Dirua eskatzen dute apalak izaten ikasteko, baina debekatuta dute beren onerako eskatzea. Diru hori beste jende pobre bati eman behar diote.
 
Zenbait dervixe talde ere badaude, sufiak kasu, santu musulman eta irakasle batzuengan, esate baterako [[Ali Ibn Abi Talib]] eta [[Abu Bakr as-Siddiq]], jatorria duten mistiko musulmanenak direnak. Hainbat ordena agertu eta desagertu dira mendeetan zehar, fundatzailearekin, jantzi bereizgarrirekin eta erritualekin, esaldi sakratuak errepikatzea, hipnotismo egoera bat bilatzea edo dantza birakariak izan daitezkeenak. Horiek, ohi, [[Turkia|Turkiako]] [[Mevlevi ordena|''Mevlevi'' ordenarekin]] lotuta daude, eta dantza, estasi erlijiosoa (''majdhb'' edo ''fana'') lortzeko bide bezala erabiltzen dute, gaur egun, herrialdearen erakarpen turistikoa den arren. Mevleví izena "Mevlana" hitzetik dator, [[Yalal ad-Din Muhammad Rumi|Rumi]] [[Olerkigintza|poeta]] persiarrarekiko begiruneagatik tratatua, dervixen maisu (''[[sheij]]'') bat.
 
Beste talde batzuk [[Bektashi|Bektashiak]] dira, [[Jenizaro|Jenizaroei]] eta [[Sanusi|Sanusiei]] lotuak, eta euren sinesmenetan [[Ortodoxia|ortodoxoagoak]] dira.
 
== Erreferentziak ==