Atarrabi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Atarrabio ekaitza haurrean.jpg|alt=Atarrab tentenublo gisa|thumb|Atarrabi tentenublo gisa bere anaia Mikelatsen zaldiak gidatzen]]
[[Euskal Herriko mitologia|Euskal mitologian]], '''Atarrabi''', Atarrabio, Hondarrabio, Atarrats, [[Mari]] eta [[Sugaar|Majuren]] seme ona da. Bere anaia gazteagoarekin, [[Mikelats]]ekin, [[Deabru|Txerren]] edo [[Deabru|Etsairen]] haitzulora joan zen, beste hainbatekin batera ikasketak egitera. Txerrenek bere itzala harrapatu omen zuen Atarrabik harengandik ihes egin zuenean, eta geroztik itzalik gabe bizi behar izan omen zen.
 
Gerora, [[kristautasun]]ak erantsitako bukaeraren arabera, [[sakristau]] batek lagunduta berreskuratu zuen azkenean itzala. Atarrabiri itzala [[meza]] garaian bakarrik agertzen zitzaion; sagaratze unean, hain zuzen. Atarrabik eskatuta, itzala agertu zitzaionean sakristauak buruan kolpe batez jota hil zuen Atarrabi. Gero, jarri zuen gorpua haitz baten gainean, eta uso-talde batek eraman zuen, itzal eta guzti.