Lauburu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t zuzenketa tipiak (gram.)
15. lerroa:
 
=== Esbastika eta lauburua ===
[[Esbastika]]( [[sanskrito]]z: स्वस्तिक ''svastika'') eurasian eta munduko beste hainbat tokitan zabaldurik den ikurra da, beso okerdun gurutzea. Esbastika eta lauburuaren arteko lotura badagoenez, edo balego zein eta noizkoa den jakitea arazo zaila da. Esbastika angeludunaren adibideak badira euskal herrian, nazien garaia baino lehenagokoak: [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]]<nowiki/>k erabili izan zuen 1914an, eta [[Iruñea|Iruñeko]] katedralaren zutabeetako baten kapitelean XVI. mendeko esbastika bat dago zizelkaturik<ref name=":0" />. Badirudi, gainera, esbastika zahar horiek zezen edo behiei loturik ageri diradirela, eta horrek zenbaiten ustean indiarekin duten harremana salatzen du. Hala ere, esbastikaren presentzia Euskal Herrian askoz aitzinakogoa da. Lauburua esbastikaren aldaera bat izatekotan, euskaldunek esbastikarekin zein harreman zuten aztertu behar da.
 
==== Aitzinaroko esbastikak ====
58. lerroa:
XX. mendeko lehen hamarkadetan, lauburua edo "euskal esbastika" askotan erabili zen euskaldunak edo euskal abertzaleak identifikatzeko. EAJk lauburua ezezik, esbastika ere erabili zuen askotan. Hala egin zuen Euskal Unibertsitatea sortzeko kanpainan, 1931n<ref name=":1" />. Izan ere, garai haietan esbastika eta lauburuaren arteko mugak lausoak ziren oso.[[Fitxategi:Logotipo de Acción Nacionalista Vasca.svg|thumb|280px|EAE-ANV alderdiak lauburua du ikur gisa aspalditik.]]Esbastika edo lauburu, ikurrak indarra hartu zuen; 1930ean sortu zen lehen abertzale ezkertiarren alderdiak, [[Eusko Abertzale Ekintza|EAE-ANV]]<nowiki/>k, adibidez, halako bat zuen bere banderan. Aldi berean, Ipar Euskal Herrian, lauburua gero eta erabiliagoa zen, kutxu politikoa hain nabarmena ez bazen ere. Iparraldean, gainera, "lauburu" zen ikurra izendatzeko gehien erabiltzen zen izena, hegoaldeko zirkulu politikoetan indarra zuen "euskal esbastika" horren ordez.
 
1930ko hamarkadan [[Alemania]]n [[Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista|Alderdi Nazia]] boterera heltzean eztabaida sutsua piztu zen akademia eta politikarien zirkuluetan. Naziak ikur esbastika erabiltzen zen tokiekiko interes bizia zuten, eta lauburua esbastikaren oso antzekoa zen. Naziek ez zuten begirune handirik sortzen, eta ondorioz lauburuaren erabilera apaldu egin zen politikaren eta kulturaren munduan, munduko beste hainbat txokotan esbastikarena bezalaxe. Espainiako gerra zibila eta II. mundu gerraren ostean alboratu zen esbastikaren erabilera behin betiko. Edonola ere, 19441944an alemaniarrek euskal herrian grabaturiko ''[[Im Lande der Basken]]'' dokumentalean esbastika batzuk ikus daitezke<ref>{{erreferentzia|url=https://www.diariovasco.com/v/20130106/cultura/lande-basken-euskadi-segun-20130106.html|izenburua='Im Lande der Basken', Euskadi según los arios|sartze-data=2019-11-18|egunkaria=el diario vasco|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=es|formatua=}}</ref>.
 
=== Lauburua gerra-ostean ===
65. lerroa:
== Erabilera ==
[[Fitxategi:Retrato de la Marquesa de Santa Cruz.jpg|thumb|280px|''La Marquesa de Santa Cruz'' (1805) [[Francisco Goya|Goya]] pintoreak egindako liran lauburu bat dago.]]
Euskal tradizioan, lauburuaren erabilera bi esparrutan eman da: hilarrietan eta eraikin, altzari eta objetuetan, apaingarri gisa. Aztarnak ikusirik, zaila da erabilera edo esanahi bat esleitzea lauburuari, hilarriakhilarriek esanahi sinboliko handia duten arren, apaingarri funtzioan ez baitzaio helburu berezirik ikusi.
 
Nahiz eta euskal ikur zabalduenetakoa izan, ez da erabili inongo armarri edo banderatan, hau da, ez du [[XX. mendea]] arte erabilera instituzionalik izan. Gaur egun sarri erabiltzen da euskalduntasuna adierazteko, balio kulturala eta politikoa baititu. Askotan agertzen da euskal jatorriko produktu eta dekorazioan.