Zarautz Arraun Elkartea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
39. lerroa:
=== Garai onenak ===
[[Fitxategi:Zarautz Arraun Elkartea en Bilbao.jpg|300px|thumb|Zarauzko trainerua Bilboko uretan.]]
2003an [[TKE Liga]] sortu berrian sartzea lortu zuen Zarautzek. Azken postuan bukatu bazuen ere elkartearen garai onenei hasiera eman zion. 2004 urtean Ander Gonzalez jaio zen. 2005ean [[KAE Liga]]n bigarren eginez berriz TKEra igotzea lortu zuen. 2006an [[Euskadiko Trainerilla Txapelketa]] irabaziz hasi zuen urtea eta trainerutan Ligan seigarren eta Kontxan laugarren egin zuen, non euskal trainerurik onena izan baitzen. 2007an Ligan bosgarren izan zen, Zumaiako bandera irabaziz, eta Kontxan laugarren postua errepikatu zuen. Emaitza hauetaz gain [[Gipuzkoako Traineru Txapelketa|Gipuzkoako txapeldunak]] izan ziren zarauztarrak. 2008a ere batel eta trainerilletan gogor hasi zuten denboraldia, untzi bietan Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketak irabaziz. Ligan ere berriz bosgarrenak izan ziren baina Kontxan sartzerik ez zuten lortu. Hala ere denboraldia bikain bukatu zuten [[El Corte Ingles Bandera]]n bigarren postua lortuta. 2009an maila pixka bat jeitsi zen Ligan 8. egin baitzuten. Ziklo baten amaiera zen, denboraldi bukaeran entrenatzaileak eta hainbat arraunlarik elkartea utzi zuten eta 2010an maila galdu zuen Zarautzek.
 
=== Ziklo berria ===