Komunismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
12. lerroa:
 
=== Ideiaren sorrera ===
Ideia komunistak hoberahoberena da, antzinakoak badira ere, komunismoaren aldaera nagusiaren abiapuntua [[Karl Marx]]ek eta [[Friedrich Engels]]ek [[1848]]an argitaratu eta ideologia komunistaren aitzindaritzat jotzen den ''[[Agiri Komunista]]'' izenburuko [[manifestu]]an dago. Hain zuzen, komunismoa, adiera zabalduenean, [[marxismo]]an txertatzen da: horren arabera, gizarte aldaketa sistema ekonomikoak eragiten du funtsean, hain zuzen sistema ekonomikoa kontrolatzen dutenen eta kontrolatzen ez dutenen arteko [[klase-borroka]]n; horrela, kapitalismoan ekoizpen-bideen jabe den [[burgesia]] eta burgesiak esplotatzen duen [[proletario]]en edo langileen klasea daude aurkari; proletarioek beren egoeraren kontzientzia eskuratu, beren burua Alderdi Komunistan antolatu, [[iraultza]] egin eta boterea eskuratzerakoan, [[proletarioen diktadura]] jarriko lukete indarrean; [[kapitalismo]]ak gizakien artean sortutako gatazkak gaindituta, proletarioen diktadura eta bere tresna guztiak desegin eta gizarte komunista sortuko litzateke.
 
=== Gauzatzea ===