Erdi Aro Klasikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
31. lerroa:
 
==Pentsamoldea==
{{sakontzeko|XII. mendeko Pizkundea}}
[[Irudi:Sughrat.jpg|thumb|right|250px|Sokrates ikasleekin islamdar eskuizkribu batean (XII. mendea).]]
Aurreko mendeetan Antzinateko [[filosofia]] eta [[kultura]] [[islam]]dar munduan gorde eta sakondu zen. Mendebaldeko mundu kristauan [[monasterio]]etara mugatuta geratu zen. [[Al-Andalus]] eta [[Sizilia]] musulmanetik bildutakoa eta sortutakoa (zenbaki-sistema berria, [[algebra]]ko aurrerapausoak...) kristauetara heldu zen. Honela, [[Aristoteles]]en lana eta [[zientzia]] islamdarra hain erruz itzuli ziren latinera non [[XII. mendeko Pizkundea]]z mintzatu den.
 
Gainera, [[XI. mende]]tik aurrera [[Europa]] osoan zehar ikasteko toki berria, [[unibertsitate]]a, zabaldu zen. Hor, filosofia berria, [[eskolastizismo]]a, garatu zen, Antselmo Canterburykoak lehendabiziz eraginda ([[1033]]-[[1109]]). [[Enpirismo]]an oinarrituta, eskolastikoek uste zuten [[Eliza Katolikoa]]ren dotrina ikasketa, arrazoi eta logikaren bidez bultzatu behar zela, [[platon]]dar eta [[San Agustin|augustinar]] pentsamoldetik aldenduz eta Aristotelesengana hurbilduz. Eskolastiko nabarmenduak [[Tomas Akinokoa]], [[Alberto Magno]], [[Bonaventura]], [[Abelardo]] edo [[Petri Lombardo]] izan ziren. Beste aldetik [[Duns Scoto]], [[Gilen Ockhamkoa]], edo [[Bernardo Clairvauxkoa]] beste pentsalari nabarmenduak ere izan ziren.
 
Filosofian ez ezik, artean (eskulturan, musikan eta arkitekturan batik bat) aurrerapauso handiak eman ziren. Garai honetan [[katedral]] franko eraiki ziren Europa osoan zehar, hasieran estilo [[erromaniko]]an eta geroago [[gotiko]]an.