Paule Gobillard: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
 
'''Paule Gobillard''' ([[1867]]ko [[abenduaren 3]] - [[1946]]ko [[otsailaren 27]]a) frantziar margolaria izan zen, [[Inpresionismo|inpresionisten]] eragin handia izan zuena. [[Berthe Morisot]] eta Eugène Manet-en iloba da (Eugene [[Édouard Manet|Édouard Manet-en]] anaia izan zen). Txikitatik, umezurtz gelditu ostean, bere hezkuntzaren barruan pinturako ikasgaiak eman zizkion Édouardek. Artearen panoraman ezezaguna zen senideen aldean. Société des Indépendants taldearekin erakusketak egin zituen 1904an eta 1926an. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Paule Gobillard|hizkuntza=fr|url=http://www.jodyklotz.com/}}</ref>
 
== Bizitza eta lanak ==
Gobillarden bizitza pertsonalari buruzko dakizkigun xehetasun urriak [[Julie Manet]] lehengusuaren memorietatik jaso ditugu. [[Quimperlé]] herrian jaio zen, [[Bretainia|Bretainiako]] hegoaldeko kostaldean. Théodore Gobillard (1833–1879) eta Yves Morisoten (1838–1893), alaba zaharrena zen. Yves [[Berthe Morisot|Berthe Morisot-en]] emakumezko inpresionista margolari aren ahizpa zen- Bestetik, [[Jean-Honoré Fragonard]], Rococo margolariaren ondorengo zuzena ere bazen Paule.
 
26 urte zituela, Gobillard umezurtz gelditu zen bere anai-arrebekin batera, ama 1893an hil baitzen. Izeba Bertherekin bizi izan zen Parisen. Izebarekin egon ziren bitartean, berak eta bere ahizpa Jeannek modelo lanetan jardun zuten haren margoetan. Aldi berean, Berthek margotzen irakatsi zion. Haurren eta emakumeen eguneroko bizitza margotu zuen pastel argien samurtasunarekin, batezbai [[Natura hil|ere]]eta loreontzietako lore-[[Natura hil|bodegoien]] irudikapenean ere.
[[Fitxategi:Nature_Morte_aux_Coings.png|ezkerrera|thumb| Gobillard olioa mihisean, 24 x 15 hazbetekoa; Findlay galeriak]]
[[Pierre-Auguste Renoir|Pierre-Auguste Renoirrek]] margolari inpresionistaren estilo sentsualaren eragina ere jaso zuen, haren ikaslea izan baitzen, modeloa izateaz batera. Garai horretan, [[Edgar Degas]] lagun minaren argazkietan ere modelo izan zen. <ref>Degas, Edgar. Paule Gobillard, Jeannie Gobillard, Julie Manet, and Geneviève Mallarmé. Gelatin Silver Print. The Metropolitan Museum of Art, NY, NY.</ref> 1894an, bere obren lehen erakusketa egin zuen eta, ondoren, garai hartako beste artista ospetsu batzuekin erakusketa egin zuen Société des Indépendants-en . 1900ean, Pauleren ahizpa [[Paul Valéry]], poeta eta saiakeragile frantsesarekin ezkondu zen. Haiek elkartu eta gero, Paule bikotearekin bizi izan zen Morisoten etxean, eta han egin zituen bere lanik ezagunenak. <ref>Manet, Julie, Rosalind de Boland Roberts, and Jane Roberts. Growing Up with the Impressionists: The Diary of Julie Manet. London: Sotheby's Publications, 1987.</ref> Gobillardek margotzen jarraitu zuen eta 1946an hil zen arte Parisen bizi izan zen. <ref>{{Cite web|url=http://www.wwjohnston.net/wj/paule-gobillard.htm|author=Johnston|accessdate=1 December 2013|first=Wesley|title=Paule Gobillard (1867-1946)}}</ref>