Foroneo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: Greziar mitologian '''Foroneo''', Peloponesoko errege bat zen, Inako ozeanida eta Meliaren semea. Herrialdeko biztanleak bildu eta zibilizatu zituen, ordurarte basa...
 
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
5. lerroa:
Hiri bat eraiki zuen lehen gizona izan zen, eta [[Zeus]]ek beste gizaki batzuen errege izateko baimena eman zion jainkoekin hain pietatetsua izateagatik, bereziki Herarekin, nori tenplu bat eraiki zion. Foroneoren erregealdian izan zen [[Hermes]]ek gizakiei hizkuntza ezberdinak irakatsi zizkien garaia, ordurarte amankomuneko hizkuntza bat hitzegin bait zuten. Baina honegatik, [[Eris]] (ika-mika), hilkorren artean bizitzen jarri zen, nazio ezberdinetan banatuz.
 
[[Laodize]] edo [[Zerdo]] lamiarekin ezkondu zen, norekin [[Niobe]], [[Apis]] eta [[Kar (greziar mitologia)|Kar]] izan zituen, nortzuri, beste egile batzuk, [[Apolodoro]] eta [[Paternio]]k bezala, [[Lirko]] eta [[Ktonia]] gehitzen dizkieten. [[Likaon]], [[Esparton]] eta [[Europs]]en aitatasuna ere ematen zaio.
 
[[Euripides]]ek, baina, bi emazte ematen dizkio: lehenarekin, [[Peito]] izenekoa, [[Egialeo]] eta [[Apia]]ren aita izan zen, eta bigarrenarekin, [[Europa (mitologia)|Europa]], Niobe izan zuen. [[Helaniko]]k, hiru seme izan zituela dio ([[Pelasgo]]. [[Iaso]] eta [[Agenor]]), erresuma banatu zutena euren aita hil zenean.