Burdinazko kaia (Portugalete): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
4. lerroa:
Eraikuntzaren xedea Portugaleteko hondarrezko barra arriskutsua ekiditzea izan zen, non sarri [[itsasontzi]] ezberdinek hondoa jo zuten. Aipatutako barra 1,14 metro sakon zen itsasbeherean, [[1878]]an egindako neurketen arabera, garaiera zinez eskasa ontzien zingorako.
 
800 metro luze da (lehen 600 metroak burdinazko egituran bermatuak, azken 200 metroak harrizkoan), eta 3.000 metroko erradio arinki makurra, [[Bilboko itsasadarra]]rekiko ahurtasunaz. Kai berriko lanek 80 metroko zabalera eta gutxieneko 4,58 metroko garaierako ubide jarraitua ahalbideratu zuten, Bilboko portuko etekina biderkatuz.
 
Proiektua [[1879]]ko [[abenduaren 4]]an aprobatu zuten, lanak 1881eko apirilean hasi zituztela. Azken emaitza 1887ko [[irailaren 12]]an inauguratu zuten, lan guztiek garaiko 2.931.536 [[pezeta]]ko kostua izan zutela. Ondoren, 1930. hamarkadan, itxuraldaketa handia jasan zuen, hormigoizko plakez estali baitzuten jatorrizko zurezko zorua. [[1987]]. urtean aurpegi-berritze bat egin zioten arren, esan daiteke kaia nahiko desitxuratua dagoela jatorrizkoarekin alderatuz. [[Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala]]k elementu arrotzak ken diezaiotela aldarrikatu du moilaren eraikuntzaren 120. urteurrenean<ref>{{es}} [http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20080310/vizcaya/expertos-piden-muelle-hierro-20080310.html Arkitektoen aldarrikapena ''El Correo'' egunkarian]</ref>.