Burdinazko kaia (Portugalete): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
'''Burdinazko kaia''' edo '''Txurruka kaia''' [[Evaristo Txurruka]] ingeniariak [[1881]]-[[1887]] urte bitartean [[Portugalete]]n diseinatu eta eraiki zuen moila edo nasa da. [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] ingeniaritza-lan garrantzitsuenetarikoa da, eta [[Bilboko portua]]ren azpiegitura handien hastapena ezarri zuena, ''[[Bilbo Handia]]''ren eskalako lehen eraikuntza, hortaz.
 
800 metro luze da (lehen 600 metroak burdinazko egituran bermatuak, azken 200 metroak harrizkoan), eta 3.000 metroko erradio arinki makurra, [[Bilboko itsasadarra]]rekiko ahurtasunaz.
 
Proiektua [[1879]]ko [[abenduaren 4]]an aprobatu zuten, lanak 1881eko apirilean hasi zituztela. Azken emaitza 1887ko [[irailaren 12]]an inauguratu zuten, lan guztiek garaiko 2.931.536 [[pezeta]]ko kostua izan zutela. Ondoren, 1930. hamarkadan, itxuraldaketa handia jasan zuen, hormigoizko plakez estali baitzuten. [[1987]]. urtean aurpegi-berritze bat egin zioten arren, esan daiteke kaia nahiko desitxuratua dagoela jatorrizkoarekin alderatuz. [[Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala]]k elementu arrotzak ken diezaiotela aldarrikatu du moilaren eraikuntzaren 120. urteurrenean<ref>{{es}} [http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20080310/vizcaya/expertos-piden-muelle-hierro-20080310.html Arkitektoen aldarrikapena ''El Correo'' egunkarian]</ref>.
 
Zenbait adituren ustez [[Kultura Ondasun]] moduan izendatu beharko luke [[Eusko Jaurlaritza]]k. Gaur egun moilak duen nolabaiteko aitorpen bakarra da Portugaleteko Alde Zaharraren Barne-Eraberritzeko Planan elementu berezi gisa izendatua dagoela<ref>{{es}} [http://www.gara.net/paperezkoa/20080507/76387/es/El-Muelle-Hierro-Portugalete-gran-obra-ingenieria-portuaria Portugaleteko burdinazko kaiari buruzko artikulua ''Gara'' egunkarian], Iñaki Uriarte arkitektoak idatzia</ref>.