«Zuberera»: berrikuspenen arteko aldeak

12 bytes added ,  Duela 11 urte
ez dago edizio laburpenik
'''Zuberera''', ''"Xiberotarra"'' edo ''"Xiberoko eüskara"'' ipar-ekialdeko [[euskalki]]a da, [[Zuberoa]] ia guztian eta administrazioz [[Biarno]]koa den [[Eskiula]]n mintzatzen dena.
 
Bere kokagunea dela eta, [[biarnesa]]ren ([[okzitaniera]]ren) eragina izan du hiztegian eta fonologian. Berdintasun handiko euskalkia bada ere, bi aldaera nagusitan banatu izan da: '''[[Pettarra]]'''ko aldaera iparraldean eta '''[[Basabürüa|Basabürü]]'''koa hegoaldean. Iparraldeko zenbait herrixka [[Amikuze]]ko euskarara hurbiltzen dira, eta hangoa behenafar eta zuberotarraren tarteko hizkeratzat hartzen da. Herri horiek [[Domintxaine-Berroeta]], [[Arüe-Ithorrotze-Olhaibi]], [[Lohitzüne-Oihergi]] eta [[Etxarri]] dira.
 
Bere urruntasun administratibo eta geografikoagatik, [[Euskara batua]]rekin desberdintasun handien dituen euskalkia da [[bizkaiera]]rekin batera, bai ahoskeran (azentu markatua, ü hotsa eta txistukari ahostunak), bai hiztegian eta morfologian. Euskalkien artean, egun desagertua dagoen [[Erronkariera]]rekin antzekotasun gehien zituen euskalkia da, hainbeste non [[Luis Luziano Bonaparte|Bonaparteren]] sailkapenean dialekto bakarra osatzen baitzuten.
41.220

edits