Akitaniera Sorian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
irudi bat
17. lerroa:
 
==== Tailer horren ezaugarriak ====
[[Fitxategi:Veliae-proculae-marrazkia-simple.png|alt=Velia Procularen idazkunaren marrazkia. Eduardo Alfaro ikerlariaren kalko batean oinarrituta. Behe aldean ikus daiteke oreinkume bat amarengandik titia hartzen.|ezkerrera|thumb|232x232px|''Velia Procula''ren idazkunaren marrazkia. Eduardo Alfaro ikerlariaren kalko batean oinarrituta. Behe aldean ikus daiteke oreinkume bat amarengandik titia hartzen.]]
Hilarriaren burualdean hildakoaren errepresentazio eskematikoa erakusten da, batzuetan bularraldearen silueta besterik ez. Hildakoaren erretratua ohikoa da erromatar hilarrietan eta tradizio hori kopiatzen dute estela hauek marrazki sinpleagoetan. Behean animalia bat erakusten da, zezena edo oreina, zeinek balio sinbolikoa baitute, hildakoarekin lotua. Zezena gizonarekin lotzen da eta oreina edo behia emakumearekin. Ikusi da, 20-30 urte zituztela hil ziren emakume batzuen esteletan agertzen dela orein eme bat bere oreinkumea bularra ematen, edo behi bat eta txekorra, Eduardo Alfarok uste du emakume horiek ama zirela adierazten dela irudi horiekin, agian, erditzean hildakoak, garai hartan oso arrunta zena.
 
Erdian, testua agertzen da, formula zurrun eta estandarrekin: hildakoaren izena, adina (ia beti hamarreko multiploa), nork eskainia, eta, oso noiz edo behin, borondate oneko formula bat, “lurra izan dakizuela arina”, adibidez.
 
== Izenak: Sesenco eta beste ==