Lankide:Lasterketak/Proba orria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
6. lerroa:
 
== Lanak ==
Bere lanetatik, 400 liburu izan zirenak<ref>[[#Bibliografia|LAERZIO (1999)]], 33 or.</ref>, izenburu gutxi batzuk baino ez dira gordetzen. Idazteko bere helburu nagusia Karneades maisuaren filosofia ezagutaraztea izan zen, bere iritzietatik ez baitzen inoiz desadostasunik eman. Klitomako Atenasen bizi izaten jarraitu zuen bere bizitza amaitu arte; baina bere jaioterriarekiko maitasun handia mantendu zuen eta Kartago K.a. 146an menpeeratu eta suntsitu zutenean, zorigaiztoko herrikideak kontsolatzeko obra bat idatzi zuen. Idazki hau, Zizeronek berak irakurri zuela, Karneadesen diskurtso batetik atera zen eta filosofiak hondamen handienetan ere ematen duen kontsolamendua erakusteko asmoa zuen<ref>Zizeron: ''Tusculanae Quaestione'', III. 22.</ref>. Zizeronek asko estimatzen zuen lan hau<ref>Zizeron: ''Academica'', II. 6, 31.</ref>, ''[[#Kanpo estekak|De Natura Deorum'']], [[#Kanpo estekak|''De Divinatione'']] eta [[#Kanpo estekak|''De Fato'']]ren zatiak oinarritzat hartu zituen ''Akordioaren etenaz'' izenarekin ''(''latinez'': De Sustinendis Offensionibus)'' izendatzen zuen Klitomakoren lan batean oinarrituta<ref>Zizeron: ''Academica'', II. 31.</ref>.
 
== Oharrak ==