«Herio (mitologia)»: berrikuspenen arteko aldeak

2.698 bytes added ,  Duela 5 hilabete
t
ez dago edizio laburpenik
t
t
Atea ireki, afaltzeko eman eta bere ohea eskaini zion lotarako. Goizean gosaltzekoa eman zion eta joaterakoan Erioak zer nahi zuen eskertzeko galdetu zioenean bizi modu hobeago eta erosoago bat nahi zuela esan zion.
 
-Joan zaitez erregearen hirira. Erregina gaixorik dago eta. Sendagileek ez dute asmatzen zer duen, zoaz hara. Bere ohe burukoan ikusten banauzu esaiezu bere denbora bukatu dala eta bete dezaladitzala beharrekoak baina oinen aldean ikusten banauzu jarri enplasto bat edonon eta ziur sendatuko dela.
 
Aruntza joan zan ikazkina zeuzkan arropa dotoreenekin jantzita. Baina jauregian sartu nahi izan zuenean ez zioten sartzen uzten, oihuka erregina sendatzera zetorrela esan harren. Erregeak oihuak entzun eta pasatzeko bahimena eman zion. Sendagilez inguraturik topatu zuen erregina, bere ohizko gauzak egiten, erreginari mihia atera harazten, pultsua hartzen... eta begira non Erioa ohearen oinetan ikusi zuen ikazkinak.
 
-Ni bat-batean sendatuko dut gaixo hau .
 
Horretarako sendabelar batzuk eskatu zituen enplasto bat prestatzeko: ardo, linazi, zagi, efexerin... eta horrelakoak.
 
Bertan zeuden sendagileek beataz barre egin zuten baina hala ere erregeak dena presta zezaten agindu zuen. Enplastoa jarri eta momentuan erregina sendatu zen. Sendagileek minduta sentitu ziran ikazkinaren arrakastaz eta nola lotsatu pentsatu zuten. Sendagileen arteko zaharrena ohean sartu eta gaixoarena egin zuen besteek erregeari zera esan zioten bitartean:
 
-Errege Jauna gizontxo honen izaera ulertu dezazun zera prestatu dugu bere ezjakina agerian gera dezan.
 
Ikazkina gelan sartu zenean Erioa ohearen burukoan ikusi eta gizon hura denbora gutxian hilko zela esan zien.
 
Sendagileen barreak lehenagokoak baino handiagoak izan ziren bere laguna hiltzen hari zela ikusi zuten arte. Gertatutakoa ikusita erregeak sendagileak kaleratu zituen eta ikazkinari zer nahi zuen galdetu zioenean bizi modu hobeago eta erosoago bat nahi zuela esan zion.
 
Eta hala bizi izan zen ikazkina, erregearen mahian jaten eta inguruko basoetan paseatzen igarotzen zituen egunak Erioa azaldu zitzaion arte.
 
-Kaixo! Zer esaten dek ikazkina, ezagutzen nauzu?
 
-Non zabiltza erioa?
 
-Zure bila nator.
 
-Nere bila? Ikazkin bezala urte luze eta latzak biziarazi ditudan bitartean ez zara nitaz oroitu eta orain hain denbora gutxi pozik bizi naizenean agertzen zera neure bila?
 
- Ez al zenuen esan denekin berdin jokatzen nuela, aberatsekin naiz behartsuekin, handiekin naiz txikiekin? Zure unea iritsi danez nirekin etorri behar duzu.
 
-Harren eskatzen dizut, neure etxolan igaro zenuen gauaren ordainez Aita Gurea bat eta Ave Mari bat errezatzeko denbora emateko.
 
-Hori eskaintzen dizut baino gero prest izango nauzu.
 
Eta ikazkinak Aita Gurea bai baina Ave Maria errezatzeko presarik ez zuen izan eta errezatu gabe egunak igaro zituen. Erioa ezjakinean zegoela zuhaitz baten adarrean urkatu zuen bere burua eta ikazkinak Erioa hilik ikustearen pozaz Ave Maria errezatu zuen. Orduan burua altxa eta esan zion:
 
-Neurea zea! -eta berarekin eraman zuen.
 
''Cruz Goyeneche Elbeteakoa'' kontatua Baztan-en jasoa<ref>{{erreferentzia|izena=Resurrección Maria de|abizena=Azkue|urtea=1995|izenburua=Cuentos y Leyendas|argitaletxea=Orain|orrialdea=|orrialdeak=78-79|ISBN=84-89077-22-3|hizkuntza=es}}</ref>
 
== Erreferentziak ==
912

edits