Lankide:Lasterketak/Proba orria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
7. lerroa:
 
Hasdrubal Barka [[Baeculako gudua|Baeculako gudutik]] ihesi Italiara abiatu ondoren, Gisko erretiratu zen Lusitanian mertzenarioak biltzera. K.a. 207. urtean, Hasdrubal Iberiar penintsulako hegoaldeko Gadesetik gertu zegoen, eta han Magon Barkak berarekin bat egin zuen zen. 206. urtean. Hasdrubalek tropa berriak lortu zituen bere armada 70.000 infanteria eta 4.500 zalditeria izanik. Hala ere, [[Eszipion Afrikarra|Eszipion Afrikarrak]] bera eta Magon eraso egin zituen, Publio Eszipionaren semeak, eta [[Ilipako gudua|Ilipako guduan]] garaitu zituen.
 
Hasdrubal Afrikako iparraldera igaro zen, eta han [[Sifax]], [[Numidia]] mendebaldeko [[Masesilo]] tribu [[Berbere|berbereko]] erregea, konbentzitu zuen Kartagorekin Erromaren aurka aliatzeko. Hasdrubalek lortu zuen Sifax bere alaba [[Sofonisba]] ezkontzean eskainiz. Eszipionek Afrikako iparraldean lehorreratu zenean, K.a. 204an, Hasdrubal eta Sifax izan zituen aurka 80.000 infanteriako eta 13.000 zalditerik osatutako indarrarekin. Negoziazioak jarraitu bitartean, Eszipionek eta Masinisa bere aliatu berriak (ironiaz erromatarrekin leiala bihurtu zena beste numadiar fakzioko buruzagia, Sifax, Kartagorekin aliatu zenean) kartagotar-numidiar kanpalekura hurbildu ziren eta ixilpean su eman zioten. [[Polibio|Polibioren]] arabera, kartagotarren eta numidiarren artean 40.000 hildako suertatu ziren.
 
Dirudienez, Sifaxen emazteak, Sofonisbak, konbentzitu zuela kartagotarren kausa ez dezatela alde batera utzi eta harekin eta Hasdrubalekin batera 4.000 [[Zeltiberiar|zeliberiar]] mertzenarioen indarrak batu ziren. Borroka eskaini zuten berriro, baina hilketa handiz garaitu zituzten Eszipionek eta Masinisak [[Bragadasko gudua (K.a. 255)|Bagradasko guduan]]. Hasdrubal Kartagora itzuli zen, eta han bere buruaz beste egin zuen K.a. 202an, kartagotar jendetzak lintxatua izan ez zedin.
 
Jeneral gisa, ez zen Barzida anaien kategoriakoa, nahiz eta [[Livio Androniko|Liviok]] ''Hamilcarren hiru semeen ondoren sortutako gerra honek sortu zuen jeneralik onena eta bikainena'' deskribatu zuen<ref>Livio: XXVIII. liburua, 12</ref>. Beste pasarte batean, Liviok [[Fabio Maximo|Kinto Fabio Maximo Berrukosoren]] aipatuz, aipamen ez hain laudagarria eskaintzen du,Hasdrubal ''bere abiadura erakutsi zuen jenera zela, batez ere erretiratzean'' deskribatu zuen<ref>Livio: XXX. liburua, 28</ref>.