Herio (mitologia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
19. lerroa:
 
==== Izurrite beltzaren eragina ====
Izurrite Beltza Erdi Aroan Europan eragin zuen bigarren hondamendia izan zen (lehenengoa 1315-1317 gosete handia izan zen). Honen ondorioz Europako biztanleriaren % 30-% 60 hil zela kalkulatzen da. Guztira, izurriak munduko biztanleria gutxi gorabehera 475 milioi izatetik 350-375 milioira murriztu zen XIV. Mendean. Erdi Aro osoan zehar izurritearen agerraldi gehiago egon ziren, eta beste faktore lagungarri batzuekin 1500. urtera arte behar izan zuten Europako biztanleek 1300.eko maila berreskuratzeko. Denbora haietan ''Danse macabre'' , Dantza makabroa, irudikatutako ideia Europa osoan hedatu zen. Irudietan hildakoek edo heriotzaren pertsonifikazioek gizarteko esparru guztietako ordezkariak deitzen dituzte hilobira dantzatzeko, normalean aita santu, enperadore, erregea, haur eta langileekin. ''Memento mori'' gisa sortu zen, jendeari bere bizitzako hauskortasuna eta lurreko bizitzako loriak zein hutsalak ziren gogorarazteko. Bere jatorria grabatu den ikusizko eskema zaharrena 1424 eta 1425 artean Parisko Inozente Santuen hilerrian galdu zan horma-irudian zegoena litzake.
 
==== Ars moriendi ====