Txikipedia:COVID-19: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
19. lerroa:
== Gaitzaren tratamendua ==
 
Gaur egun oraindik ez dago botikarik COVID-19 sendatzen duenik. Eta ez dago ere [[Txikipedia:Txerto|txerto]]rik, zientzialariek ahalegin handiak egin arren. Horregatik da hain garrantzitsua gaitzaren kutsapena ekiditea.
 
Gaixo gehienak berez sendatzen dira, gure [[Txikipedia:Immunitate-sistema|immunitate-sistema]] (gure gorputzeko defentsa naturalak) birus gaiztoa hiltzen duelako egun edo aste gutxitan. Baina immunitate-sistema ahula duten pertsonek zailtasun gehiago dituzte gaitzari aurre egiteko, eta horietako batzuk ospitaleratu behar dira.
 
Zientzialarien ahaleginak txerto baten lortzera zuzentzen dira, gaitza prebenituko duen txertoa. Ikerketa batzuk bide onetik doaz, eta gerta liteke 2021. urtean txerto bat eskuragarri izatea.
 
[[Kategoria: Txikipedia:Medikuntza]]