Txikipedia:COVID-19: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «{{lanean|Josu}} COVID-19 birus batek (koronabirus espeziekoak) sortzen duen gaixotasun infekziosoa da. 2020. urtearen hasieran Txinan a...»
(Ez dago alderik)

12:21, 8 azaroa 2020ko berrikusketa


COVID-19 birus batek (koronabirus espeziekoak) sortzen duen gaixotasun infekziosoa da. 2020. urtearen hasieran Txinan agertu zen, eta aste gutxitan mundu osora zabaldu. Gogoratu birusak mikrobio txikienak direla, zelulak infektatu eta hiltzen dituztenak. COVID-19ko birusak gure gorpuzeko zelula asko kaltetzen ditu, baina bereziki biriketakoak (pneumonia larria sortuz).

Zientzialariek uste dute birus hau birus berria dela, orain arte inoiz ez baitzuen gizakia infektatu. Ziur aski birusa animalia batzuk infektatzen zituen, eta arrazoi ezezagun batengatik animalietatik gizakira pasatu zen, lehenengo giza-infekzioak agertuz, Txinan, 2020ko hasieran. Animalietatik gizakira pasatzen diren gaixotasun infekziosoei zoonosi deitzen zaie. Gero, gizakien arteko kutsadura agertu zen, eta gaitza pertsonen artean zabaldu zen.

COVID-19 gaixotasun oso kutsakorra da, horrek esan nahi du birusa pertsonen artean erraz transmititzen dela. Birus gaiztoa gaixo batek kanporatzen du eztula edo doministiku egiten dituenean, edo hitz egiten duenean ere: gaixoak listu-tanta txikiak kanporatzen ditu hori egiterakoan, eta listu-tanta horien barruan birus gaiztoa dago. Beste pertsona batek listu-tanta txiki horiek arnasten dituenean, birusa bere gorputzaren barnean sartzen da, sudurretik edo ahotik. Horregatik da hain garrantzitsua musukoak erabiltzea, birusaren transmisioa eta sarrera galarazteko.

Gaitzaren sintomak

Gaitz honek sintoma asko sortzen ditu, eta horietako batzuk asko aldatzen dira pertsona batetik bestera. Baina ohikoenak hauek dira: sukarra, eztula, nekea, arnasteko zailtasunak (hau sintoma larria da, gaixo asko ospitaletara eramaten dituena), giharretako mina eta dastamena eta usaimena galtzea.

Gaitzaren prebentzioa