Antso V.a Ramiritz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
t Assar wikilariak «Antso V.a Remiritz» orria «Antso V.a Ramiritz» izenera aldatu du
Assar (eztabaida | ekarpenak)
«Antso Ramiritz» orrira zeraman birbideratzea ezabatu da
Etiketa: Birbideratzea ezabatu da
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
#BIRZUZENDU [[Antso Ramiritz]]
'''Antso Ramiritz'''<ref>{{EuskaltzArauErref|arau-zk=192|arau-izenb=Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak}}</ref> —{{lang-la|Sancio Remirez}}— ([[circa|c.]] [[1042]] – [[1094]]ko [[ekainaren 4]]a) Antso I.a izenaz [[Aragoiko Erresuma|Aragoiko errege]] ([[1063]]/[[1069]]-[[1094]]) eta Antso V.a izenaz [[Iruñeko Erresuma|Iruñeko erregea]] ([[1076]]-[[1094]]) izan zen<ref>{{erreferentzia|izena= Ana Isabel |abizena= Lapeña Paúl |izenburua= Sancho Ramírez, rey de Aragón (¿1064?–1094) y rey de Navarra (1076–1094) |lekua= [[Gijón|Xixon]] |argitaletxea= Trea |urtea= 2004 |isbn= 84-9704-123-2}}</ref>.

== Biografia ==
[[Fitxategi:Ramiro I y Sancho Ramírez.jpg|thumb|ezkerrera|Ramiro I.a eta haren seme Antso, [[XIII. mendea]]n [[Jaka]]n egindako miniaturan.]]
Aita [[Ramiro I.a Aragoikoa|Ramiro I.a]] eta ama [[Ermesenda Foixkoa|Ermesinda Foixkoa]] zituen<ref>[http://fmg.ac/Projects/MedLands/ARAGON%20&%20CATALONIA.htm#_Toc173982995 FMG: Genealogia]</ref>. [[1063]]an bere aita hil eta oinordeko bilakatu zen<ref>Rafael Altamira, ''La Spagna (1031-1248)'', «Storia del mondo medievale» liburuan, V. liburukia, [[1999]], 865-896. orr.</ref>. Lehendabizikoz, ziur asko [[1065]]ean, [[Elisabet Urgellgoa]] ezkondu zuen, gero [[Petri I.a Santxez|Petri I.a]] erregea izango zenaren ama.

[[1064]]an [[Ermengol III.a Urgellgoa|Armengol III.a]] aitaginarrebak lagunduta [[Barbastro]] musulmanen eskuetatik [[Barbastroko gurutzada|konkistatu zuen]]. [[Urgellgo konderria|Urgellgo kondea]] borrokan hil zen eta [[1065|hurrengo urtean]] [[Zaragozako taifa]]ren erregea zen [[Al-Muqtadir]]rek ''[[jihad|yihad]]'' aldarrikatu eta [[Al Andalus|Al-Andalus]] osoko laguntza jaso zuen hiria berreskuratzeko. Barbastro oso hiri inportantea zen taifarentzat, ipar-ekialdeko barrutiaren hiriburu ez ezik [[Cinca]] ibaiaren haranaren giltza ere zelako.

[[1067]] eta [[1068]] artean, [[Antso IV.a Gartzez Peñalengoa|Antso IV.a Nafarroakoa]] eta [[Antso II.a Gaztelakoa]] bere lehengusuekin [[Hiru Antsoen Guda]]n hartu zuen parte<ref>Constable, Olivie Remie (argitaratua). ''"Concerning King Sancho I of Aragon and His Deeds"''. Lynn H. Nelson. ''"Medieval Iberia: Readings from Christian, Muslim, and Jewish Sources"''. [[Pittsburgh|Pittsburg]]: University of Pennsylvania Press, [[1997]]. ISBN 0 812 215 699</ref>. [[Gaztelako Erresuma]]k [[Bureba]] eta [[Errioxa Garaia]] berreskuratzen ari zen, lehenengo belaunaldian nafarrek lortua. [[Iruñeko Erresuma]]k [[Aragoiko Erresuma|Aragoiri]] laguntza eskatu zuenean, Gaztelak biak menderatu eta [[Bureba]] eta [[Errioxa Garaia]] ez ezik [[Araba]] ere konkistatu zituen. Orduan eta bere aitak egin zuen bezala, Antsok ez zuen errege titulua erabili eta Erresuma finkatu arte ez bere horretan jarraitu zuen.

Horretarako [[1068]]an Antso [[Erroma]]ra joan zen sorberria zen [[Aragoiko Erresuma|Aragoiko erresuma]] finkatzeko asmotan. Horretarako [[Alexandro II.a]] [[Aita santu|Aita Santuari]] basailutza eskaini zion. Harremana finkatzeko [[Aragoiko Erresuma]]k urtero 600 [[urre]]zko marko [[Egoitza Santua|Aulki Santuari]] ordaindu behar zizkion. Harreman honetan [[Alfontso II.a Aragoikoa|Alfontso II.atik]] aurrera Errege-Ikurrean erabilitako urrezko makilak eta gorriak oinarritzen direla esan dute<ref>Guillermo Fatás eta Guillermo Redondo, [http://www.derechoaragones.es/es/catalogo_imagenes/grupo.cmd?posicion=72&path=1269&presentacion=pagina&idBusqueda=13 ''Blasón de Aragón: el escudo y la bandera''] [[Zaragoza]], [[Aragoiko Aldundi Orokorra]], [[1995]], 68. orr.</ref><ref>Alberto Montaner Frutos, ''"La señal del rey de Aragón: Historia y significado"'', [[Zaragoza]], «Fernando el Católico» erakundea, [[1995]], 26. orr. ISBN 84-7820-283-8</ref> [[1071]]tik aurrera, Erromarekin harreman zuzenak zirela eta, pixkanaka-pixkanaka erritu erromatarra sartzen hasi zuen bere lurraldeetan zeuden monasterioetan.

[[1076]]an bere lehengusua eta [[Iruñeko Erresuma|Iruñeko erregea]] zen [[Antso IV.a Gartzez Peñalengoa|Antso IV.a]] bere anaia [[Raimundo Gartzez|Raimundok]] ehizan zeudela amildegi batetik botata eraila izan zenean, nafarrek, fratrizida batek gobernatuak izan ez zirenak, Antso hautatu zuten errege berri. Horrela erresuma biak lotu zituzten. Hasieran, eraildako erregearen seme nagusia zen Gartzia, [[Gaztela]]ra ihes egin izan zuena, [[Alfontso VI.a Gaztelakoa]]k aintzatetsia izan zen. Orduan Antsok Alfontsoren aurka zeuden zenbait noble nafarren laguntza jazo eta errege bilakatu zen. [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako erresumarekin]] harreman onak mantentzeko [[Iruñeko Erresuma]] mendebaldean izandako galerak onartu zituen. Ordutik aurrera Aragoi eta Iruñeko errege izendatzen zuen bere burua.
{{Irudi multzo|width1 =150||width2 =150| caption1 =Antso Ramiritzen txanpona ([[1085]] inguru).
'''Aurrealdea:''' Erregearen irudia eta SANCIVS.REX. letrak| caption2 ='''Atzealdea:''' gurutzea edo ''«arbor ad modum Floris»'' eta ARA-GON letrak|align=left |content=
| image1 =Dinero de Sancho Ramírez de Aragón (anverso).jpg|border]]
| image2 =Dinero de Sancho Ramírez de Aragón (reverso).jpg|border]]}}
[[1078]]an [[Zaragoza]] inguruko zelaiak pikatu, Castellarreko gaztelua eraiki eta taifako erregea petxak ordaintzera behartu zuen. [[1083]]an [[Graus]]ko gaztelua, [[Piedratajada]] eta [[Ayerbe]] konkistatu eta birpopulatu zituen.

Ordokiaren konkistak mantentzeko gazteluak eraiki zituen, hasieran anezka zirenak eta gero inguruko lurraldeak babesten zituztenak, horrela [[Loarreko gaztelua|Loarre]], [[Obanosko gaztelua|Obanos]], Montearagón, [[Artaxoako gaztelua|Artaxoa]] edo Castiliscarkoak, besteen artean, eraiki zituen.

[[1089]]an, [[Monzón]] hartu zuenean [[Petri I.a Santxez|Petri]] bere semeari eman zion, [[1085]]etik aurrera [[Ribagortzako konderria|Ribagortzako kondea]] zena<ref>{{erreferentzia|izena= Antonio |abizena= Ubieto Arteta|url=http://www.derechoaragones.es/es/catalogo_imagenes/grupo.cmd?posicion=116&path=1452&presentacion=pagina |bilduma= Historia de Aragón|liburukia= 1 |izenburua= La formación territorial |lekua= Zaragoza|argitaletxea= Anubar|urtea= 1981|orrialdea= 100| ISBN = 84-7013-181-8}}</ref><ref name="lema">{{erreferentzia|izena= José Ángel |abizena= Lema Pueyo|izenburua= Alfonso I el Batallador, rey de Aragón y Pamplona (1104-1134)|lekua= Gijón|argitaletxea= Trea|urtea= 2008 |orrialdea= 32-33 eta 47| ISBN =978-84-9704-399-1}}</ref>.

[[Gaztelako Erresuma]]rekin harreman onak izateko asmotan, [[Alfontso VI.a Gaztelakoa]] [[Sagrajasko gudua]]n ([[1086]]) eta [[Toledo]]ko defentsan ([[1090]]) lagundu zuen. Gainera [[Cid Campeador|El Cidekin]] elkarri laguntzeko ituna sinatu zuen ([[1092]])<ref>{{erreferentzia|abizena= Montaner Frutos |izena= Alberto|izenburua= El Cid en Aragón|lekua= Zaragoza|argitaletxea= CAI-Edelvives |urtea= 1998| ISBN= 84-88305-75-3}}</ref>.

[[1092]]an [[Huesca]] setiatzeari ekin eta [[Abiego]], [[Casbas de Huesca-Casbas de Uesca|Labata]] eta [[Loporzano|Santa Eulalia la Mayor]] gotortu zituen.

[[1094]]ko [[ekainaren 4]]an [[Huesca]] setiatzen ari zela gezi-zauri batek hil zuen. Hilotza hasieran [[Montearagongo gaztelua|Montearagongo monasteriora]] eta gero, [[San Juan de la Peña monasterioa|San Juan de la Peña monasteriora]] eraman zuten.

== Familia ==
{| class="wikitable" border = "1" width="100%"

| width="25%" align="center"| '''Aitona'''
[[Antso III.a Gartzez Nagusia|Antso III.a]]
[[Iruñeko Erresuma|Iruñeko erregea]]
|width="25%" align="center"| '''Amona'''
[[Antsa Aibarkoa]]
| width="25%" align="center"| '''Aitona'''
[[Bernart I.a Foixkoa]]
[[Foixko konderria|Foixko kondea]]
| width="25%" align="center"| '''Amona'''
Gartsenda Bigorrakoa

| colspan="2" align="center"| '''Aita'''
[[Ramiro I.a Aragoikoa|Ramiro I.a]]
[[Aragoiko Erresuma|Aragoiko erregea]]
| colspan="2" align="center"| '''Ama'''
[[Ermesenda Foixkoa|Ermesinda Foixkoa]]

| colspan="4" align="center"| Antso Ramiritz
[[Aragoiko Erresuma|Aragoi]] eta [[Iruñeko Erresuma|Iruñeko erregea]]

== Ezkontzak eta seme alabak ==
Antso Ramiritzek bi aldiz ezkondu zen.

Lehenik, [[1065]] inguruan, Urgellgo kondea zen [[Ermengol III.a Urgellgoa|Armengol III.aren]] alaba zen [[Elisabet Urgellgoa|Elisabet]] ezkondu zuten. Seme bakarra izan zuten baina banatu ziren [[1071]]an.
* [[Petri I.a Santxez|Petri]] ([[1068]] inguru–[[1104]]), bere oinordekoa izan zena.

[[1071]] inguruan berriz ezkondu zen Antso V.a Roucyko kondea zen [[Hilduino IV.a Montdidierrekoa|Hilduino III.aren]] [[Felizia Roucykoa|Felizia]] alabarekin. Hiru seme izan zituzten:
* [[Fernando Santxez|Fernando]] ([[1071]]–[[1094]])<ref name="lema"/>
* [[Alfontso I.a Nafarroakoa|Alfontso]] ([[1073]]–[[1134]])
* [[Ramiro II.a Aragoikoa|Ramiro]] ([[1086]]–[[1157]])<ref>{{erreferentzia|izena= Ana Isabel |abizena= Lapeña Paúl |izenburua= Ramiro II de Aragón: el rey monje (1134–1137)|lekua= Gijón|argitaletxea= Trea|urtea= 2008 |isbn= 978-84-9704-392-2}}</ref>

Batzuek [[Filipa Tolosakoa]] ezkondu zuela dioten arren<ref>{{erreferentzia|abizena= Richard |izena= Alfred |izenburua= Histoire de Comtes de Poitou, 778-1204}}</ref> bere heriotzaren agiriek Felizia emaztea zuela diote<ref>{{erreferentzia|izena= Szabolcs |abizena= de Vajay |izenburua= Ramire II le Moine, roi d'Aragon et Agnes de Poitou dans l'histoire et la légende |bilduma= Mélanges offerts à René Crozet|lekua= Poitiers|urtea= 1966|liburukia= 2|orrialdea= 727-750}}</ref><ref>{{erreferentzia|izena= Ruth E.|abizena= Harvey |izenburua= The wives of the first troubadour Duke William IX of Aquitaine|aldizkaria= Journal of Medieval History|alea= 19|urtea= 1993|orrialdea= 315}}</ref><ref>{{erreferentzia|izena= J de |abizena= Salarrullana de Dios|izenburua= Documentos correspondientes al reinado de Sancho Ramirez|lekua= Zaragoza|urtea= 1907|liburukia= I|alea= 51|orrialdea= 204-207}}</ref>.

Aiarako leinuaren jatorriari buruzko beste kondairak beste semea zuela dio, Bela edo Belaskito Aiarakoa, [[Bartzelona]]ko andre batekin gainera. Bertsio alternatiboak [[Ramiro I.a Aragoikoa]] aita zela dio. Kondairak ez du oinarri historiko sendorik eta litekeena da [[Antso Ramirez Viguerakoa]] eta [[Bela leinua]] bere basailuak nahasi izana.

{{genealogia}}

== Erabilitako tituluak ==
Hona hemen bere garaietako agirietan erabilitako tituluak:
* ''Sancius, Ranimiri regis filius''<ref name="UBIETO-94">Antonio Ubieto Arteta, ''"El testamento de Alfonso I el Batallador"'', 94. orr.</ref>
* ''Sancius, filius regis.'' <ref>Arxiu Virtual Jaume I: [http://www.jaumeprimer.uji.es/cgi-bin/arxiu.php?noriginal=000952 Ramiro Ramiro I d'Aragó i l'infant Sancho fan unes donacions a l'església de Jaca]</ref> ([[1063]]).
* ''In Dei nomine ego Sancio Ranimiriz, Renimirus regis filio (...) Regnate rex Sancio Ranimirus in Aragon et Supraarbi'' <ref>[http://dialnet.unirioja.es/servlet/fichero_articulo?codigo=2110972&orden=81909 Federico Balaguer: ''"Doña Amuña: un amor juvenil de Ramiro I de Aragón"'']</ref> ([[1067]]).
* ''ego Santius, gratia Dei Aragonensium rex et Panpilonensium''<ref>Arxiu Virtual Jaume I: [http://www.jaumeprimer.uji.es/cgi-bin/arxiu.php?noriginal=000763 Sanç Ramírez promulga la segona redacció del Fur de Jaca]</ref> ([[1076]]).
* ''ego Sancius Ranimirus, gratia Dei Aragonensium et Pampilonensium rex'' <ref>Ledesma Rubio, María Luisa. [http://eurulers.angelfire.com/aragon.html ''"Cartas de población del Reino de Aragón de los siglos medievales"'']: 39. orr., 13. agiria ([[Zaragoza]]: Institución Fernando el Católico, [[1991]])</ref> ([[1093]])

== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda|30em}}

== Kanpo estekak ==
{{bizialdia|?|1094ko|}}

{{oinordekotza
| aurrekoa = [[Antso IV.a Gartzez Peñalengoa|Antso IV.a]]
| titulua = [[Nafarroako errege-erreginen zerrenda|Nafarroako erregea]]
| epea = [[1076]]-[[1094]]
| ondorengoa = [[Petri I.a Santxez|Petri I.a]]

{{oinordekotza
| aurrekoa = [[Ramiro I.a Aragoikoa|Ramiro I.a]]
| titulua = [[Aragoiko errege-erreginen zerrenda|Aragoiko kondea/erregea]]
| epea = [[1063]]/[[1069]]-[[1094]]
| ondorengoa = [[Petri I.a Santxez|Petri I.a]]

{{Nafarroako errege-erreginen aurkibidea}}

[[Kategoria:Nafarroako errege-erreginak]]
[[Kategoria:Aragoiko kondeak]]
[[Kategoria:Semeno leinua]]
[[Kategoria:San Juan de la Peña monasterioan hilobiratuak]]