«Karlos IV.a Nafarroakoa»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
1460ko urtarrilean akordio batera iritsi ziren aita-semeak. Besteak beste, Vianako printzeak, aitaren barkamenaren truke, bere mendeko lurrak itzuli behar zituen eta uko egin behar zion Nafarroan eta Sizilian bizitzeari; [[beaumontar|beaumondarrek]] ez zuten horrelakorik onartu. 1460ko martxoan, [[Bartzelona]]ra iritsi zen Karlos, eta oso harrera ona egin zioten. Oinordekotzaren auzia konpondu gabe zegoen artean. [[Henrike IV.a Gaztelakoa]] erregeak bere arreba Elisabet, Elisabet ''Katolikoa'' erregina izango zena, Vianako printzearekin ezkonarazi nahi zuen, eta laguntza militarra eskaini zion printzeari Nafarroako koroa eskuratzeko. 1460ko abenduaren 2an, Joanes II.ak preso hartu zuen printzea [[Lleida]]n. Baina katalanek, matxinatuta, printzerriko ondorengo eta gobernari nagusi hautatu zuten printzea, eta Joanes II.ak askatu egin behar izan zuen 1461eko otsailaren 25ean. Hurrengo hilean, Vianako printzea Kataluniako askatasunen babesle gisa omendu zuten Bartzelonan. Joanes II.ak berak Kataluniako tenienteorde izendatu zuen. Bien bitartean, printzearen askatasunaren berriak suspertuta, beaumondarrak borrokara deitu zuten eta gerra zibila piztu zen berriro Nafarroan. Nolanahi ere, urte bereko abuztuan Aragoiko eta Gaztelako erreinuen arteko bakea izenpetu zen eta, ondorioz, erregetza lortzeko laguntzarik gabe geratu zen printzea. Urte hartako irailaren 23an hil zen [[tuberkulosi]]ak jota edo, batzuen ustez, pozoituta, aitarekin behin betiko akordiora iritsi gabe. Printzea hiltzean, bartzelonarrek santutzat hartu zuten.
 
{{genealogia}}
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Kanpo estekak ==
{{bizialdia|1421eko|1461eko|Karlos 04}}