Atarrabi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Axukar gehitzen
tNo edit summary
50. lerroa:
== Axular Atarrabin pausoak jarraitzen ==
[[Fitxategi:Axular idazlea (1556-1644).jpg|alt=Axularren erretratoa|thumb|349x349px|Axular Atarrabiren papera ordezkatzen du elezaharretan, baina elezaharrek ere berarekin ikasi zuela diote]]
'''[[Axular]]''' edo '''Pedro Agerre ''Axular''''' (1566-1644†) ''apaiza eta [[Gero (Axular)|Gero]]'' liburuaren idazle famatua, halako erudizioa eta [[Oratoria|oratoriarako]] ahalmena zeukan, non [[Sara|Sarako]] bizilagunek jakituria guztia [[Deabru|Deabruri]] zor ziola sinesten zutela. Deabruak [[Salamanca|Salamankako]] [[Haitzulo|leize]] batean zuen unibertsitatean, Axular mota guztietako zientzia ilunetan lizentziatu zen, [[Mikelats]] eta Atarrabi gelakide zeuzkala.
 
Jose Dueso-k Axular [[Mikelats|Mikelats-]]<nowiki/>ekin parekatzen zutela dio, baina elezaharrek jasotzen dituzten gertakizunak Atarrabi-ri gertatutakoak dira.<ref name=":0" />
 
Bai itzala galtzearen atalean edo eta nola berreskuratu zuena kontatzen dutenak berdinak dira.
 
Atarrabirekin parekotasuna nabarmena da. Elezahar batek dioenez bere anai "gaiztoa" (Mikelats) beragana hurbildu eta Sarako gari soroak begira zeudela zera esan zion: "''Zaldi onak dauzkat une batean laborantza hauek botako zituztenak''". Hau entzun eta Axularrek; "''Zure zaldiak eutsiko lituzketen balazta onak ere baditu''t" erantzun zion. Beranduago, etxean zegoela, serorari erne ibiltzeko esan zion eta Larrunen odei bat ikusten zuenean lehenbailehen abisatzeko. Eta horrela egin zuen serorak, hodeia azaldu bezain laster Axularri abisatu eta honek kazkabarra ekaitza bat zetorrela ikusita zapata bat kendu eta hodeiari jaurti zion eta honela desbideratzea lortu zuen gari soroak salbatuz.<ref>{{erreferentzia|izena=José|abizena=Dueso|urtea=1990|izenburua=Nosotros los Vascos, Tomo I, Mitos, leyendas y costumbres|argitaletxea=Lur|orrialdea=63|orrialdeak=|ISBN=84-7099-261-9|hizkuntza=es}}</ref>
 
[[Baltzola (leizea)|Baltzolan]] gertatukoaren kondairaren bukaera ere bereganatua du Axularren kondaira. Zugarramurditik gertu behiak galdu zituen unai bati Deabrua jaun dotore baten itxuran azaldu zitzaion laguntza eskaintzen. Behiak non zeuden esatearen truke atorra bat eraman beharko lioke Sarako apaizari, unaiak onartu zuen esandakoa eta behiak aurkitu ondoren Deabruak emandako atorrarekin azaldu zan Sarako elizan. Axukarrek atorra ireki eta barruan gerriko gorri batzuk zeudela ikusi ondoren unaiari gertu zegoen zuhaitza batean lotzeko eskatu zion. Honela egin zuen unaiak eta egin bezain laster zuhaitza tximista batek joko balu bezala lurrera erori zan. <ref name=":0" />
 
== Erreferentziak ==