Atarrabi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Argia baino azkarragoa: Ortografia zuzenketa
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor app edizioa Android app edit
t Axukar gehitzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Atarrabio ekaitza haurrean.jpg|alt=Atarrab tentenublo gisa|thumb|Atarrabi tentenublo gisa bere anaia Mikelatsen zaldiak gidatzen]]
[[Euskal Herriko mitologia|Euskal mitologian]], '''Atarrabi''', Atarrabio, Hondarrabio, [[Mari]] eta [[Sugaar|Majuren]] seme ona da. Bere anaia gazteagoarekin, [[Mikelats]]ekin, [[Deabru|Txerren]] edo [[Deabru|Etsairen]] haitzulora joan zen, beste hainbatekin batera ikasketak egitera. Txerrenek bere itzala harrapatu omen zuen Atarrabik harengandik ihes egin zuenean, eta geroztik itzalik gabe bizi behar izan omen zen.
 
Gerora, [[kristautasun]]ak erantsitako bukaeraren arabera, [[sakristau]] batek lagunduta berreskuratu zuen azkenean itzala. Atarrabiri itzala [[meza]] garaian bakarrik agertzen zitzaion; sagaratze unean, hain zuzen. Atarrabik eskatuta, itzala agertu zitzaionean sakristauak buruan kolpe batez jota hil zuen Atarrabi. Gero, jarri zuen gorpua haitz baten gainean, eta uso-talde batek eraman zuen, itzal eta guzti.
42. lerroa:
Denborarekin [[Apaiz katoliko|apaiza]] bilakatzen da, itzalik gabekoa baina apaiza azken finean. Baina [[Jesus Nazaretekoa|Kristoren]] boterea mediante [[Meza|mezan]] zegoenean [[eukaristia]] unean itzala azaltzen zitzaion. Hau ikusita [[Sakristau|sakristauari]] hiltzeko mesedea eskatu zion, baina sakristauak bekatuaren kezkagatik edo beste zerbaitegatik ez zuen Atarrabin eskaera bete. Ez behintzat lehengo egunean, ezta bigarrenean ere, baina hirugarren egunean, Atarrabik [[Ostia (erlijioa)|ostia]] altxatzen zegoela, itzala azaldu bezain pronto sakristauak makilakada bat eman zion buruan bertan hilik utzita.
 
Ondoren, Atarrabik esan bezala gertu zegoen arroka batean utzi zuen gorpua eta sakristauak zelatan geratu zen ze hegazti zetozen jakin nahian. Atarrabin esanetan bere gorpua beleak eramaten bazuten, jakina, bere arima kondenatua zegoen, aldiz, uxoak bere gorpua eramaten bazuten salbu legoke. <ref name=":0">{{erreferentzia|izena=José|abizena=Dueso|urtea=1990|izenburua=Nosotros los vascos,Tomo I, Mitos, leyendas y costumbres|argitaletxea=Lur|orrialdea=62|orrialdeak=|ISBN=84-7099-261-9|hizkuntza=es}}</ref>
 
Kristau kutsua kenduta azkeneko zatia nahiko adierazgarria da. Apaiza baino Atarrabi [[Augure]] bat da, sakristauari irakatsitakoa auspicium-a da , txorien hegaldiak ikertu eta etorkizuna igartzeko modua.
 
Baina kristau kutsua ere badu zerbait esateko, ostia delakoa kristoren gorputza baino [[Eguzki Amandre|Eguzkiren]] iruditzat altxatzen du Atarrabik, honela ulertu daiteke itzalaren (arima aitzinean) azaltzeak.
 
== Axular Atarrabin pausoak jarraitzen ==
[[Fitxategi:Axular idazlea (1556-1644).jpg|alt=Axularren erretratoa|thumb|349x349px|Axular Atarrabiren papera ordezkatzen du elezaharretan, baina elezaharrek ere berarekin ikasi zuela diote]]
'''[[Axular]]''' edo '''Pedro Agerre ''Axular''''' (1566-1644†) ''apaiza eta [[Gero (Axular)|Gero]]'' liburuaren idazle famatua, halako erudizioa eta [[Oratoria|oratoriarako]] ahalmena zeukan, non Sarako bizilagunek jakituria guztia [[Deabru|Deabruri]] zor ziola sinesten zutela. Deabruak [[Salamanca|Salamankako]] [[Haitzulo|leize]] batean zuen unibertsitatean, Axular mota guztietako zientzia ilunetan lizentziatu zen, [[Mikelats]] eta Atarrabi gelakide zeuzkala.
 
Jose Dueso-k Axular [[Mikelats|Mikelats-]]<nowiki/>ekin parekatzen zutela dio, baina elezaharrek jasotzen dituzten gertakizunak Atarrabi-ri gertatutakoak dira.<ref name=":0" />
 
== Erreferentziak ==