Gorputz-hezkuntza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
1. lerroa:
[[Fitxategi:Gure ohiturak dantza taldea Altzaga Ikastolako kiroldegian.JPG|thumb|300px|'''Gorputz hezkuntzako''' klase batean dantzan.]]
 
'''Gorputz hezkuntza''' edo '''soin heziketa''' pertsona bakoitzaren [[gorputz (argipena)|gorputzaren]] ahalmenak eta ongizatea garatzeaz arduratzen den [[hezkuntza]] arautuaren arloa da. Besteak beste [[higidura|mugimendua]], [[abilezia]], erresistentzia, indarra, malgutasuna eta arintasuna lantzen ditu. Giza harremanak ondo bideratzeko behar diren [[gaitasun (hezkuntza)|konpetentzia]] asko lantzen dira, pertsonarteko gaitasuna eta herritar gaitasuna; norberaren gorputza gobernatzeko [[motrizitaterako konpetentzia]]rekin batera.
 
Pertsonaren osasuna, garapen psikologikoa eta gizarte-harremanak bultzatzeari begira, [[psikomotrizitate]]aren ikuspuntutik.<p> Historian zehar, gorputz hezkuntza [[gimnastika]], [[soinketa]] edo bestelako ariketa fisikoak irakatsi eta eginaraztera mugatu bada ere, egun, ikuspuntu zabalago batetik aztertu eta burutzen da; hala nola, osasunarekin loturik dauden irakaspenak transmititu edo [[talde]] baten baitan burututako jardueren bitartez pertsona gizarteratzen laguntzeko. <p>Gorputz hezkuntza ez da haur eta gazteei zuzendutako hezkuntza soilik, pertsona heldu eta adineko pertsonen ongizatea sustatzeko jarduera ere bada.