Atarrabi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t irudi bat gehitzen
tNo edit summary
24. lerroa:
Deabrua zetabea urez betetzeko agindu zion Atarrabiri. Denbora gutxira Deabruari deitu eta lortu zuela esan zion, eta hala zan, zetabea putzuan urperatuz ezina egina zeukan.
 
Ez dirudi kasualitatea beste elezahar batean [[Galtzagorri|galtzagorriek]] arazo berdinaren aurrean konponbiderik ez aurkitzea.
 
Zetabearen garrantzia ageri da ere bere ihesaren bertsio batean. Zeren, jasota badago bere anaia Mikelatsen atzetik irten zela dioen kondaira, bada beste bat kobazuloan morroi gisa Deabruarentzat (anaiaren ordez) lanean geratu zela dioena.
 
Zetabearekin lanean pasatzen zituen Atarrabiok egunak, eta egunero Deabruak hondoko gelatik "Non zaude?" galdetzen zion eta berak "Hemen nago!" erantzutea behartuta zegoen. Baina Atarrabiok zetabea bere ordez erantzun zezan modua asmatu zuen eta denbora gutxira Deabruaren galderari zetabeak erantzuten zion eta atzerantz ibiltzen koba zulotik irtetera lortu zuen. <ref>{{erreferentzia|izena=José|abizena=Dueso|urtea=1990|izenburua=Nosotros los vascos, Tomo I, Mitos, leyendas y costumbres|argitaletxea=Lur|orrialdea=60|orrialdeak=|ISBN=84-7099-261-9|hizkuntza=es}}</ref>Trikimaina honi esker ihes egin zuen, baina beste elezaharretan bezala bere atzean itzala galdu zuen ihesaren ordainean.
43. lerroa:
 
Ondoren, Atarrabik esan bezala gertu zegoen arroka batean utzi zuen gorpua eta sakristauak zelatan geratu zen ze hegazti zetozen jakin nahian. Atarrabin esanetan bere gorpua beleak eramaten bazuten, jakina, bere arima kondenatua zegoen, aldiz, uxoak bere gorpua eramaten bazuten salbu legoke. <ref>{{erreferentzia|izena=José|abizena=Dueso|urtea=1990|izenburua=Nosotros los vascos,Tomo I, Mitos, leyendas y costumbres|argitaletxea=Lur|orrialdea=62|orrialdeak=|ISBN=84-7099-261-9|hizkuntza=es}}</ref>
 
Kristau kutsua kenduta azkeneko zatia nahiko adierazgarria da. Apaiza baino Atarrabi [[Augure]] bat da, sakristauari irakatsitakoa auspicium-a da , txorien hegaldiak ikertu eta etorkizuna igartzeko modua.
 
== Erreferentziak ==