Atarrabi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Atarrabio ekaitza haurrean.jpg|alt=Atarrab tentenublo gisa|thumb|Atarrabi tentenublo gisa bere anaia Mikelatsen zaldiak gidatzen]]
[[Euskal Herriko mitologia|Euskal mitologian]], '''Atarrabi''' [[Mari]] eta [[Sugaar|Majuren]] seme ona da. Bere anaia gazteagoarekin, [[Mikelats]]ekin, [[Deabru|Txerren]] edo [[Deabru|Etsairen]] haitzulora joan zen, beste hainbatekin batera ikasketak egitera. Txerrenek bere itzala kenduharrapatu omen zionzuen Atarrabik harengandik ihes egin zuenean, eta geroztik itzalik gabe bizi behar izan omen zen.
 
Gerora, [[kristautasun]]ak erantsitako bukaeraren arabera, [[sakristau]] batek lagunduta berreskuratu zuen azkenean itzala. Atarrabiri itzala [[meza]] garaian bakarrik agertzen zitzaion; sagaratze unean, hain zuzen. Atarrabik eskatuta, itzala agertu zitzaionean sakristauak buruan kolpe batez jota hil zuen Atarrabi. Gero, jarri zuen gorpua haitz baten gainean, eta uso-talde batek eraman zuen, itzal eta guzti.
 
Kondairaren Atarrabi delakoa [[''Petri Atarrabiakoa]]''<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Gizon-emakume ospetsuak|hizkuntza=eu-ES|url=https://www.villava.es/eu/lekua-eta-jendea/historia/gizon-emakume-ospetsuak/|aldizkaria=Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala|sartze-data=2020-10-17}}</ref> (1280-1347†) fraide frantziskotarrean oinarrituta dagoela dirudi. Aurrerago [[Deabru|Etsairen]] haitzulora ikasketak egitera gehitu zen [[Axular|Axularren]] antzera, Atarrabiako Petri teologian maisu eta liburu baten idazlea ere izan zen. Bere egunean [[Filipe III.a Nafarroakoa|Filipe III]]. burutu zuen foruen hobekuntzan egindako lana izan zen ospea eman ziona.
 
Atarrabiren beste izen pare bat Atarrabio eta Hondarrabio direla jasota du [[Jose Migel Barandiaran|Barandiaranek]].