Sugaar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Aita hegalari lurtarra: Ortografia zuzenketa
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor app edizioa Android app edit
tNo edit summary
39. lerroa:
<ref name=":0" />
 
Eta kasualitatea dirudi harren hala da, [[Burunda]] aldean Luzifer deitzen zuten. Ez [[Itun Zaharra|katolkoen]] [[Luzifer]] noski, lehen kristauena agian bai ("argi eramaile" izan zen Kristoren hasierako izenordetariko bat). Negua [[Urbasa|Urbasan]] igarotzen zuen kobazulo batetan eta udaberrian [[Aralar|Aralarrera]] zihoan han daukan udako gela batera. Ortzia zeharkatzen ikusten zuten, sutan eta gehienetan gauez, urteko egun beroenetan. Badaude su horren barruan zaldun bat zaldi eta guzti sumatzen dutenak, aldiz, beste batzuek katu bat ikusten dute.<ref>{{erreferentzia|izena=José María|abizena=Satrustegi|urtea=1995|izenburua=Mitos y creencias|argitaletxea=Orain|orrialdea=|orrialdeak=80-81|ISBN=84-89077-36-3|hizkuntza=es}}</ref>
 
Edozein izen duela ere bere "botereak" Mari-ren menpe daude, eguraldiaren bataz-besteak bere eskuz gertatzen bahit dira.
46. lerroa:
Idatzietan jasota dago ere Sugaarrek bi seme dituela Marirekin. Bata ona eta bestea gaiztoa, [[Atarrabi|Atarrab]]<nowiki/>i eta [[Mikelats]]. Baina ez du esaten bi alaba dituenik. Hori ere nabarmena da, Mariren aniztasunaren aztarna bat. Ikerle gehiengoen iritzian Mari Amalurren irudikapena da eta bere alaba. Eguzki eta Ilazki direla ere badakigu, baina ez da inon azaltzen aita nor dan edo baten beharra izan zuenik alabak izateko.
 
Ikerleak ere bananduak agertzen dira Sugarren kondizioa finkatzeko. Batzuen esanetan zerutiarra izango zen, bere hegaldiak eta bere izenetariko batean "goi" hitzak hala izan daitekeela nabarmentzen dutelako. Aldiz, bere kokaguneak eta Marirekiko erlazioa lurtarra dela azpimarratzen dute beste ikerle batzuk.
 
''Sugoi'' suge edo gizaki itxuraz eraldatzeko ahamena duela jasoa du [[Jose Migel Barandiaran|Barandiaranek]].<ref>{{erreferentzia|izena=José Miguel de|abizena=Barandiarán|urtea=1997|izenburua=Mitologia del Pueblo Vasco|argitaletxea=Ostoa|orrialdea=45|orrialdeak=|ISBN=84-88960|hizkuntza=es}}</ref> Ahalmen hau pertsonaia denborarekin bitan banandu zuen susmoa eta [[Herensuge|Herensugea]] bere itxura ktonikoa dela onesten ditu.
 
== Idazkiak ==