Euskal Herriko gazteluak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
3. lerroa:
'''Euskal Herriko Erdi Aroko gazteluak''' epe luze horretan eraiki ziren era horretako defentsa egituren multzoa da. Garai hartan euskaldunen herri errealitateak egungo [[Euskal Herria|Euskal Herriaren]] muga geografikoak gainditzen bazituen ere, sailkapen helburuetarako egungo Euskal Herriko espazioan kokatzen dira.Euskal Herriko [[Goi Erdi Aroa|Goi Erdi Aroko]] gaztelurik ez da geratzen, ezpada haien oinarrien aztarnak.
 
Erdi Aroko gazteluek higadura, hausturak eta txikizioak jasan zituzten, suteak ez zirenean. Horregatik, geroztik hainbat aldaketa eta eranskin egin izan zaizkie Aro Moderno eta Garaikidean batzuetan, jatorrizko forma ezkutatzeraino. Epe horretako gaztelu asko [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako Erresumaren]] defentsa egiturak dira, euskal erresuma horrek egungo Euskal Herri ia osoan eta gehiagoan hedatzen zenekoa; [[tenentzia]] eskualdeen buru izaten ziren eta, bertan, nafar erregeorde edo tenentea bizi zen. XIII. mendetik aurrera, beste gaztelu batzuk hasi ziren ugaltzen: dorretxeak, jaun feudalen egoitza.