Txikipedia:Lasarte-Oria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
8. lerroa:
[[Txikipedia:Oria|Oria ibaia]] hegoaldetik iparraldera luzatzen da herriaren mendebaldean. Kale Nagusia eta Geltoki kalea ditu kale zaharrenak eta garrantzitsuenak. Kale Nagusiak Oriaraino jarraitzen du, eta mendebaldeko aldean pabiloi ugari ditu.
 
Beste kale garrantzitsu bat, Oria ibaian amaitua, Hipodromo kalea da. Ibaiaz bestaldean, hipodromoa du, eta udan batez ere bertan zaldi lasterketak egiten dira. Trafikoaren erdigunea Donostia etorbideko biribilgunea du, eta bertan dago ere Euskotrenen geltokia, trenbide horren lineako azkena.

Hala ere, herriko plaza nagusia eta udaletxea dagoen tokia Okendo plaza da. Egun, leku horretan oinez ibiltzen da bakarrik, ez duelako autoentzako errepiderik.
 
Ekialdetik, iparralde-hegoalde A-1 errepidea igarotzen da, eta beste errepide batzuekiko lotune garrantzitsu bat dago Lasarte-Oriaren iparraldean. Iparraldean, Michelin fabrika handia dago, baina zati bat Usurbilgo lurretan dago, eta haren eta Oria ibaiaren artean futbol zelai bat eta kirol instalazioak ditu.