Euskal Herriko gazteluak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
b
 
t est
1. lerroa:
'''Euskal Herriko Erdi Aroko gazteluak''' epe luze horretan eraiki ziren era horretako defentsa egituren multzoa da. Garai hartan euskaldunen herri errealitateak egungo [[Euskal Herria|Euskal Herriaren]] muga geografikoak gainditzen bazituen ere, sailkapen helburuetarako egungo Euskal Herriko espazioan kokatzen dira.
 
Euskal Herriko [[Goi Erdi Aroa|Goi Erdi Aroko]] gaztelurik ez da geratzen, ezpada haien oinarrien aztarnak. Erdi Aroko gazteluek higadura, hausturak eta txikizioak eraginjasan zituzten, suteak ez zirenean. Horregatik, geroztik hainbat aldaketa eta eranskin egin zaizkie Aro Moderno eta Garaikidean, jatorrizko forma ezkutatzeraino, batzuetan. Epe horretako gaztelu gehienak [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako Erresumaren]] defentsa egiturak dira, euskal erresuma horrek egungo Euskal Herri ia osoan eta gehiagoan hedatzen zenekoa.
 
Goi Erdi Aroko gaztelu baten aztarna bakanetakoen artean dago [[Marutegiko gaztelua]], [[Araia]] herritik [[Lizarrate|Lizarratera]] bidean (X. mende ingurukoa). Nafarroako defentsa sarea [[Antso III.a Garzeitz Nagusia|Antso III. Handiaren]] garaian hasi zen eratzen. Nafar gaztelu horiek oso ezaugarri zehatzak zituzten: harkaitz baten gainean altxatzen ziren gehienetan, harresi lerro batez edo biz inguratzen ziren dorre nagusi bat erdian zutela, eta beste gaztelu baten bistan eraikitzen ziren. Era horretan, lurraldea zelatatu ez ezik, komunikazio sare bat osatu zezaketen, suaren eta kearen bitartez. Mota honetako gazteluak ziren [[Arkale|Beloaga]], [[Mendikute]], [[Castillo de Lapoblación|Marañon]], [[Zabalateko gaztelua|Zabalate]], [[Arluzea-Markiz|Arluzea]], etab.
 
Behe Erdi Aroan, ugaldu egin ziren dorretxeak, bereziki Nafarroako Erresumaren 1199-1200eko inbasioaren ostean eta leinuetako jauntxoen goraldian: [[Mendoza dorretxea|Mendoza]], [[Gebarako gaztelua|Gebara]], etab. Horiek, ordea, eraikin feudalak ziren, bertan bizi zen leinuaren defentsa egitura eta bere kemenaren erakusgarri harroa. Aro Modernoaren hasieran, [[1516|1516an]], [[Francisco Jiménez de Cisneros|Cisneros kardinalak]] Nafarroako Erresumako gazteluen dorreak mozteko agindu zuen, erresistentzia berririk eragozteko, [[Nafarroako konkista|1512ko ekainean abiatutako Fernando Katolikoaren inbasioaren]] ondoren. Halaber, Gipuzkoan eta Bizkaian moztu egin ziren [[Dorretxe|dorretxeak]], jauntxoen kemena ahultzeko.