Artzamendi etxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
19. lerroa:
 
== Deskribapena ==
[[Luku]]ko populazio-gunetik aldendua dagoen jauregi-itxurako etxea da, eta Artzamendiko auzoan, [[Santa EngraciaEngrazia ibaia]]ren bestealdean dago. Bertara iristeko [[N-240]]aren errepide zaharretik elizara heldu aurretik dagoen transformadore baten ondoan eskuinerantz jotzen duen bide batetik joan beharra dago.
 
Eraikina [[muino]] baten oinean dago, lurrari erdiatxikita. Eraikina [[barrokoa]] eta apaindurarik gabekoa da, eta nabarmenena bere fatxada nagusia da. Fatxada horrek bi [[armarri]] ditu. Eraikinaren oina laukiduna da. Fatxada nagusiaren eskuinaldean eranskin luzexka bat dauka eta eskuinaldeko zatiaren atzealdean estalpe txiki bat. Gorantz, beheko solairua eta 2 altuera gehiago ditu. Estalkia lau isurialdekoa da, eta isuraldeetako bat aipaturiko estalpearen gainetik luzatzen da.