Coalició Compromís: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+edukiak
1. lerroa:
{{Alderdi politiko infotaula
| izena = Compromís
| ikurra =Compromís (isotip).svg
| kolore = #E65F00
| presidentea =
12. lerroa:
| webgunea = www.compromis.net
}}
'''Compromís''' [[Valentziako Erkidego]]ko koalizio politikoa da, [[Valentziako Bloke Nazionalista]] (Bloc), [[Valentziar Herriaren Iniziatiba]] (Iniciativa) eta [[Berdeak - Valentziar Herriko Equo]] (Verds) alderdiek osatua. [[2010|2010.]] urtean sortu zen eta 3 alderdi horietako kideez gain, kide independenteak ditu. Valentziar Erkidegoan indar nabarmena duen alderdia da, gaur egun 722 [[zinegotzi]] eta 17 [[Diputatu|legebiltzarkide]] dituelarik erkidego horren [[Udal|udaletan]] eta [[Valentziako Gorteak|legebiltzarrean]], hurrenez hurren. [[Espainia|Espainiar Estatuko]] erakundeetan ere ordezkariak ditu, ordezkari bana [[Diputatuen Kongresua|Diputatuen Kongresuan]] eta [[Espainiako Senatua|Senatuan]]. Valentziar Erkidegoko alkatetza ugari ditu bere gain, horien artean erkidegoko [[Valentzia|hiriburuarena]].
 
2010eko urtarrilean osatu zen koalizioa, 2011ko udal hauteskunde eta Valentziar Erkidegoko hauteskundeetan batera aurkezteko. Emaitza ona eman zuenez formulak, berrerabili egin zen 2011ko azaroaren 20ko hauteskunde orokorretan. Koalizioak beste alderdi politiko eta erakundeen babesa ere badu, hala nola, Projecte Obert, Villenako Berdeak edo Europako Alderdi Berdearena. 2012ko uztailean eratu zen koalizioaren buruzagitza, zeinetan 21 kidek parte hartzen duten, horien bozeramaile direlarik Enric Morera (BLOC) eta Monica Oltra (Iniciativa).
 
Alderdia ildo nazionalistakoa da, ezkerreko valentziar nazionalismoa, ezker modernoa eta ekologismo politikoa ditu oinarri. Ezaguna egin zuen alderdia Valentziar Erkidegoarentzat finantziazio ekonomiko onagoa eskatzeak eta Hego Euskal Herriko erakundeen kontzertu ekonomikoa kritikatzeak.<ref name=":0">{{erreferentzia|izena=Gotzon|abizena=Hermosilla|urtea=2017|izenburua=Onartuta, eta zalantzan jarrita|argitaletxea=Berria.eus|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/2098/002/001/2017-11-24/onartuta-eta-zalantzan-jarrita.htm}}</ref> Alderdi honek euskal erakundeen [[Hego Euskal Herriko foruak|eskubide historikoek]] aldarrikatzen duten kontzertu ekonomikoa "pribilegiotzat" jotzen du eta Espainiaren homogeneizazio fiskalaren alde agertzen da.<ref name=":0" /> Valentzieraren eta Valentziar Erkidegoaren autonomiaren alde ere jarduten du.
 
== Kanpo estekak ==