Uharteetako Jaun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t geh
2. lerroa:
'''Uharteetako Jauna''' ({{lang-en|Lord of the Isles}}, {{lang-gd|Triath nan Eilean/Righ Innse Gall}}) eskoziar nobleziako titulu bat da eta Eskoziako Erresumaren historian ditu sustraiak, [[Uharteetako Jaurerria]]n, hain zuzen. Buruzagi gaeldar-bikingoak Eskozia mendebaldeko kostalde eta uharteetan hedatu ziren Goi eta Behe Erdi Aroan, haien ''birlinn'' edo itsasontzi luzeen bitartez nagusituz.
 
Izenez, aldi desberdinetan [[Norvegia]], Irlanda eta [[Eskoziako Erresuma|Eskozia]]<nowiki/>ko erregeen menpekoak izan ziren arren, [[Hebridak|Hebrida uharteetako]] jaunek independente jokatu zuten hainbat mendez. Beren lurraldean bildu ziren Hebridak ([[Skye]] eta Ross 1438tik aurrera), Knoydart, Ardnamurchan, eta [[Kintyre]] peninsula. Beren gorenean, Britainiar Uharteetako jaun eta jabe boteretsuenak izan ziren, [[Ingalaterra]] eta Eskoziako erregeen atzetik. 1336tik agertzen da titulu hori, John Islaykoak, [[Donald (leinua)|Donald leinukoa]]<nowiki/>k, bere buruari ''Dominus insularum'' titulua eman zioenean.
 
MacDonald leinuko jaunen azkena 1493an gertatu zen, [[Jakue IV.a Estuardo|Jakue IV.a]] erregeak John MacDonaldi [[Uharteetako Jaurerria#Gainbehera|jaurerria eta tituluak kendu]] zizkionean. Ordudanik, titulua Rothesayko dukeak izan du, Eskoziako erregearen oinordeko eta seme nagusiak. [[Britainia Handi]]ko erresuma sortu ondoren, titulu hori Galesko printzeak darama eta, beraz, [[Karlos Galeskoa]] printzea da egun Uharteetako Jauna. Egun, MacDonald leinuaren jabetzako uharte bakarra [[Kintyre]] aurreko [[Cara uhartea|Cara]] uharte txikia da, Largieko MacDonalden eskuetan, familiaren garai bateko lur zabalen azken hondarra.