Jose Antonio Muñagorri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
14. lerroa:
Ekimen horrek [[Espainiako Gobernua|Madrilgo gobernu]] liberalaren ezkutuko babesa izan zuen, dirua jarri baitzuen Muñagorrik gidatutako altxamendua bultzatu eta armada karlista ahultzeko. Muñagorri [[Berastegi]]n matxinatu zen [[1838]]ko [[apiril]]ean, bere lema aldarrikatu eta desertore karlistak hartuko zituen armada berria osatu nahian. Arrakasta handirik lortu ez eta mugaz bestaldera joan behar izan zuen, mila gizon besterik ez eramanez.
 
Gobernu liberalak handikien batzordea sortu zuen [[Baiona]]n, Muñagorriri altxamenduan laguntzeko. Batzorkideak hauek ziren: [[Manuel José Zabala|Villafuertesko kondea]], [[Gipuzkoa]]tik; [[Iñigo Ortes de Velasco]], [[Araba]]tik; [[Pascual Uhagon]], [[Bizkaia|Bizkaitik]]; eta [[Jose Maria Bidarte]], [[Nafarroa Garai]]tik.
 
Muñagorriren tropak [[Bidasoa]] ondoko Lastaola inguruan finkatu ziren, arriskurik egonez gero ibaia zeharkatu eta [[Sara]]n babesteko. Ekintza militar bakarra egin zuten: [[Urdazubi]] konkistatzea, karlisten mende baitzegoen. Desertore karlistak hartu behar zituen eta [[Lehen Karlistaldia|Lehen Karlistadaren]] garapenerako funtsezkoa izan zitekeen indar armatua sortzeko egitasmoak porrot egin zuen, baina gatazka dinastikoa eta foruen aldeko borroka bereizteko ideia funtsezkoa izan zen [[Bergarako besarkada|Bergarako Hitzarmenean]]. Karlista moderatuek [[Baldomero Espartero|Esparterorekin]] hitzarmena izenpetzeko bidea ireki zuen Muñagorrik, eta horrela gerra amaitu zen.