Reggae: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 62.99.90.11 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Xabier Cañas wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
1. lerroa:
{{Wikipedia1000}}
 
{{Musika estilo taula
| estiloa = Reggaea
16. lerroa:
=== Jaiotza ===
 
Reggaea, gaur egun ezagutzen dugunaren aitona, [[1960ko hamarkada]]n jaio zen. AEBetako R&Ba eta Jamaikako momentuaren arteko maitasun harremanak skaren sorrera ekarri zuen. Urte alaiak ziren haiek. JamaikaJamaikak ingelesen kolonia izateari utzi zion, formalki bada ere, 1962an [[independentzia]] lortu zuenean. Etorkizun hobe baten esperantzarenesperantzarekin sortu zen ska musika, alaia eta dantzagarria. Ez zuen asko iraungo. Kolonialismo batetik bestera pasa ziren eta berehala [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] dirudunek, eguzki izpien egarri, uhartea bereganatuko zuten. Rocksteady deitu zioten, turistentzat aproposak ziren erritmo eta letra goxoak, azukrez gainezka, zituen musikari.
 
Urteak pasa eta sendi boteretsu batzuk kenduta, miseria gorrian eta esperantzarik gabe bizi ziren jamaikarrak. Independentziak ez zien espero zuten bizimodua ekarri eta musika bihurtu zen, erlijioa eta ganjarekin batera, aurrera egiten laguntzen zien euskarria. Marcus Garveyren esanek begiak ireki zizkien eta beltza izatea ona zela eta beltz izateagatik harro sentitu behar ziren mezuak reggae musikaren bidez sukarra bezala zabaldu ziren, [[irrati (hedabidea)|irrati]] eta [[sound system]]en bozgorailuak lagunduta. Garai berri baten sorrera zen.