Otto Preminger: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Zuiarra (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Otto Ludwig Preminger''' ([[ViznitsiaVyzhnytsia]], [[1905]]eko [[abenduaren 5]]a - [[New York]], [[1986]]ko [[apirilaren 23]]a) [[zinema zuzendari]]a izan zen. Hogeita hamabost film luze zuzendu zituen, eta horietako asko oihartzun handiko lanak dira. Antzerkiaren mundutik etorria, Premingerrek gai askori egin zion so bere sorkuntza lanean. [[Zinema beltz]]a gustuko izan zuen eta hor dira ''[[Laura (filma)|Laura]]'' (1944), ''[[Fallen Angel]]'' (1945), ''[[Whirlpool (filma)|Whirlpool]]'' (1949) edo ''[[Where the Sidewalk Ends]]'' (1950). Sarri zentsoreak erne izan zituen, bizi izan zuen garaian hainbat filmetan aurkeztu zituen gaiak eztabaidarako abiapuntu ziren eta: drogomendekotasuna (''[[The Man with the Golden Arm]]'', 1955), bortxatzea (''[[Anatomy of a Murder]]'', 1959), homosexualitatea (''[[Advise and Consent]]'', 1962). [[Zuzendari onenaren Oscar Saria|Zuzendari onenaren Oscar sarirako]] bitan izendatu zuten. Inoiz aktore ere ibili zen.
 
== Aurreneko urteak ==
Preminger [[ViznitsiaVyzhnytsia]]n jaio zen, sasoi hartan [[Austria-Hungariako Inperioa]]ren barne zegoen eremu batean (egun [[Ukraina]] da, [[Txernivtsiko oblasta]] hain zuzen ere). Aita justizia saileko goi-mailako funtzionarioa zen, eta [[1914]]an [[Lehen Mundu Gerra]] hasi zenean [[Austria]]rako bidea hartu zuen familiak. [[Graz]] izan zuten aurreneko bizileku. Bertan aitak [[serbia]]rrak eta [[kroazia]]rrak jazarri zituen, eta urte betera [[Viena]]ra joan ziren Premingertarrak, [[Ameriketako Estatu Batuetako Fiskal Nagusia|Ameriketako Estatu Batuetako fiskal nagusiaren]] pareko lanpostua eskaini zioten eta; funtzionario leiala gobernuarekiko, egoera harrigarria zen oso, izan ere jatorri [[polonia]]rreko judua zen Markus Preminger. Hala ere, une batean [[katolizismo|erlijio katolikorako]] bidea hartu behar zuela iradoki zioten goi-mailako lanari eutsiko bazion; ez zion, baina, huts egin [[judaismo|judutartasunari]] eta erdi-mailako funtzionario bilakatu zen. Sasoi hartako Vienak bazuen zer eskaini kultur arloan, eta ordukoa da Ottori antzerkirako zaletasuna sortu zitzaiona, sarri joaten baitzen amaren aldeko aititarekin antzezlan klasikoak eta garaikoak ikustera.
 
== Antzerkia ==