Hezueri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{Ohar medikoa}}
{{Gaixotasun infotaula}}
'''Hezueria''' [[azido uriko]]a, gatz kristalizatu moduan, [[artikulazio]] batean prezipitatzen denean sortutako gaixotasuna da, nahiz eta gorputzeko beste atal batzuetan ere prezipitazioa posible izan ([[tendoi]], [[belarri]] eta abarretan). Kristal horiek, uratoak, giltzaduretan pilatzeak mina eta handura dakar.<ref name="elhuyar">{{erreferentzia | izena = Jabier| abizena = Agirre| url= https://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/hezueria/ |izenburua = Hezueria | argitaletxea = ''Elhuyar'' aldizkaria, 63. zenbakia, 1992ko irailak 1, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus |sartze-data=2020-10-26}}</ref>
 
[[Hiperurizemia]] da hezueriaren eragile nagusia,. [[Azido nukleiko]]en [[purina]]k birziklatu ordez, azido urikoa eratzeko erabiltzen da, eta berau kantitate handian dagoenean odolean kristal bihurtzen da eta hezueria eta [[artritis]]a eragiten ditu. Tratamendu dietetikoa [[proteina]] gehiegi ez hartzea da, eta purinatan aberatsak diren elikagaiak saihestea. Baita ere [[alkohol]]aren kontsumoa murriztea.
 
== Deskribapen klinikoa ==
Hezueriak koadro kliniko bat baino gehiago eman dezake:<ref name="elhuyar"/>
 
=== Eraso akutua, atakea ===
Hau da guztietan usuena eta garrantzitsuena. Batzuetan ez da jakiten zerk eragina den. Beste batzuetan, ordea, jatordu ugarien, alkohol-kontsumo handiaren edo traumatismoen ostean agertzen da. Pixkanaka agertzen da, baina nahikoa bapatean, gauez batez ere. Mina hain handia denez, maindireen pisua ere ezin da jasan. Kasuen % 70etan oineko behatz potoloaren hasieran kokatzen da, eta behatza gorri eta oso handitua dago. Beste artikulazio batzuk ere mindu daitezke (oinbularra, orkatila eta belaunak). Eboluzioa sendatze-alderakoa izaten da, erabat, ordu edo egun batzuetan (oso arraroa da asteak irautea).
 
Pertsona batzuek eraso bakarra edukiko dute bizitza osoan. Beste batzuk, ordea, krisiak maiz izaten dituzte; gero eta gogorragoak gainera.
 
=== Artropatia kronikoa ===
Bere sintomak artrosiarenak bezalakoak dira, atake akutuekin txandakatuz. Tratatzen ez diren gaixoen % 25ean agertzen da, gutxi gorabehera.
 
=== Tofoak ===
Larruazal azpian kokatutako tumorazio edo kozkor gogorrak dira; tamainaz aldakorrak. Belarriko kartilagoan, eta egitura periartikularretan belarriaren atzetik, Tofo hauek atake akutuak agertzen hasi eta urte batzuen buruan nabarmentzen dira, pazienteen erdietan ia. Tofo hauek, minaz aparte, artikulazioak deformatu eta mugimenduak mugatu egiten dituzte.
 
=== Giltzurruneko erasana ===
Azkenerako, giltzurrunak ere erasaten dira, litrasi moduan (azido urikozko harriak sortuz) edo nefropatia moduan (azido urikozko kristalak giltzurruneko egituretan infiltratzen dira). Konplikazio hau gaixo gotosoen % 50etan izaten da.
 
== Erreferentziak ==