Molekula: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+edukiak
9. lerroa:
Molekularen egitura hobeto ezagutu ahala, definizio hau aldatzen joan da. Aurreko definizioak zehazgabeagoak ziren: [[gai kimiko|substantzia kimikoen]] konposizio eta propietate kimikoak atxikitzen zituen [[partikula (argipena)|partikularik]] txikienatzat hartzen zen molekula.<ref>[http://antoine.frostburg.edu/chem/senese/101/glossary/m.shtml#molecule Molekularen definizioa] (Frostburg State University)</ref> Definizio hau sarritan ez zen betetzen, eguneroko substantzia asko (esaterako, hainbat [[arroka]], [[gatz]] edo [[metal]]), ez baitaude molekulaz eginak.
 
[[Gas]]en [[teoria zinetiko]]an, ''molekula'' terminoa edozein gas-partikuletarako erabiltzen da, bere osaera kontuan hartu gabe.<ref>Ikus [http://web.archive.org/web/20020316083204/http://www.usd.edu/phys/courses/phys_111sf/ch_10/10_notes.htm]</ref> Definizio honek badauka desabantaila bat: [[gas noble]]ak ere molekulak izango lirateke, loturarik gabeko atomo bakunez osatuta baitaude.*
 
== Definizioa eta mugak ==
Orokortasunez begiratuta, molekula gisa har daiteke substantziaren ezaugarri kimikoak mantentzen dituen substantziaren osagairik txikiena, zeinen bidez substantzia berreraiki daitekeen erreakzio kimikorik egin gabe. Definizio honekin bat etorriz, zeina oso erabilgarria den molekulez osatutako substantzia puruetan, gas nobleen "molekula monoatomikoak" deskribatu daitezke, baina zailtasun nabarmenak erakusten ditu sare kristalinoak, gatzak, metalak eta beira gehienak deskribatzerakoan.
 
Molekula labilek euren trinkotasuna azkar batean galdu dezakete, baina euren batez besteko bizialdia bibrazio molekular batzuena bezainbestekoa bada, molekula gisa har ezin daitekeen trantsizio-egoera baten aurrean egongo ginateke. Laser pultsatuei esker, gaur egun, sistema kimiko horien ikerketa egingarria da.
 
Molekulen definizioarekin bat datozen baina karga elektrikoa duten entitateei ioi poliatomiko, ioi molekular edo ioi molekula deritze. Ioi poliatomikoz osatuta dauden gatzak normalean material molekular edo oinarri molekularri duten material gisa sailkatzen dira.
 
Molekulak partikulez osatuta daude. Molekula bat, arestian esan bezala, jatorrizko materialaren ezaugarriak mantentzen dituen materiaren osagairik txikiena da. Molekulak elkarren artean lotura kimikoak eratu dituzten atomoz osatuta daude.
 
Molekula substantzia monoatomiko edo poliatomiko baten unitatea izan daiteke. Adibidez, substantzia gaseoso guztien unitatea molekula da.
 
== Ikus, gainera ==