Nabarreriako Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
45. lerroa:
Gobernatzailearen babesle bakarrak San Zernin eta San Nikolas burguak ziren. Maiatzean eta ekainean borroka latza izan zuten Iruñean; bitartean, [[Gaston VII.a Biarnokoa]], besteak beste, menia adosten ahalegintzen zen. Gaston Bearnokoak Petri Antso Monteagudokoa konbentzitu zuen gobernatzailearen aldera igarotzeko. Baina horrelakorik saiatu aurretik hil zuten, Nabarrerian Gartzea Almoravitek aginduta.
 
Estu eta larri ibili zen gobernatzailea, Frantziako armada iritsi zen arte. Nafarroan gutxitan ikusitako oste itzela heldu zen irailean, [[Imbert Beaujeukoa]] eta [[Roberto II.a Artoiskoa|Roberto Artoiskoa]], Zuriaren anaia, buru zituela. Aldi berean, Gaztelari eskatutako laguntza etorri zen, baina [[Erreniega (mendilerroa)|Erreniegan]]n kanpaturik ez zuten aurrera egin.
 
Amaiera azkarra eta ankerra izan zen. Erresistentziaren buru zen Gartzea Almoravitek matxinatutako nobleekin batera ihes egin zuen, setiatzaileren batek ohartarazita. Hurrengo egunean frantziar tropak Nabarrerian sartu ziren oposiziorik topatu gabe. Etxebizitzak erre zituzten, [[Iruñeko katedrala|katedraleko]] altxorrak, liburutegia nahiz erregeen hilobiak arpilatu, eta gizaki oro sufriaraziz hil (urkatuta, zutoinean sartuta, arrastatuta, kartzelatuta). [[Gilen Anelier]] kronistaren hitzetan, «sekula ez dut gizonik ikusi hain ongi mendeku hartzen». Nabarreria suntsiturik, Nafarroako matxinoen beste gune batzuk ere menderatu zituzten.